Descárgate la app
Ingurumenak 1,3 milioi euro jarriko ditu linea elektrikoak hegaztien talkaren eta elektrokuzioaren aurrean egokitzeko
2022ko irailaren 29a
Ingurumenak 1,3 milioi euro jarriko ditu linea elektrikoak hegaztien talkaren eta elektrokuzioaren aurrean egokitzeko
Nafarroako Gobernuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.306.676 euroko laguntzen deialdia egin du Nafarroan goi-tentsioko linea elektrikoak 2022, 2023 eta 2024 ekitaldietan egokitzeko eta, modu horretan, hegazti-faunaren talka eta elektrokuzioa saihesteko. Aipatu diru-laguntzak Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan ezartzen dira.
Pablo Muñoz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen testuan xedatuaren arabera, zein Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu den, laguntza horien hartzaileak pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak lirateke, alegia Ingurumen eta Lurralde Plangintzako zuzendaritza nagusiaren martxoaren 8ko 70/2018 Ebazpenean xedatutako goi-tentsioko aireko linea elektrikoen inbentarioan ezarritako hegazti-fauna babesteko eremuetan finkatutako goi-tentsioko line elektrikoen titularrak, hegazti-faunaren babes araudia betetzen ez dutenak.
Eskariak aurkezteko muga-eguna datorren azaroaren 21a da.
Hegazti-faunaren heriotza ez naturalerako arrazoi nagusia
Linea elektrikoak hegazti-faunarako heriotza ez naturalerako arrazoi nagusienetako bat izan ohi dira, elektrokuzioagatik edo bestela talkagatik.
Ondorioz, finantzaketa horren hartzaileak, hegazti-faunarekiko kalteak minimizatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua indarrean jartzen denetik existitzen diren eroale babesgabeak dituzten goi-tentsioko linea elektrikoetako egokitzapen proiektuak izango dira.
Zehazki, diruz lagunduko diren jardueren artean leudeke babes-eremuetako babesak eta baoak zuzentzera bideratutako linea elektrikoetarako egokitzapen proiektuen garapena eta exekuzioa, zeinetan egitura zuzentzeko jarduketak barne hartzen diren, kasu, babes-gurutzetak edo babesgailu-kateak ordeztea, eroaleak eta bestelako elementuak isolatzea, edo txoriak salbatzeko elementuak edo seinaleztapen bisualak instalatzea, besteak beste.
Laguntzak lehiakortasun prozeduraren arabera emango dira, linea elektrikoak indarrean dagoen araudiarekin egokitzetik eratorriko gastuak konpentsatze aldera.