2023ko azaroaren 24a

Ingurumen Departamentuak korridore ekologiko bat amaitu du Etxarri Aranatzen, eta Urbasa-Andia eta Aralarko biodibertsitate-eremuak konektatuko ditu

Aierdi kontseilaria ekoduktuaren inguruan amaitutako obrak bisitatzen izan da; obretarako Europako funtsen 6,1 milioi euroko inbertsioa egin dute
El consejero Aierdi ha visitado esta mañana la obra ya finalizada Irudi galeria

Aste honetan amaitu dira Sakanako Autobiaren (A-10) gainean korridore ekologikoa eraikitzeko lanak, Etxarri Aranatzen parean, Urbasa-Andia eta Aralarko eremuen arteko konektibitate ekologikoari irtenbidea emateko. Proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jarri zuen martxan, eta Europako REACT funtsetatik 6,1 milioi euroko inbertsioa egin da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mª Aierdik, eta Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretañak, lanen enpresa esleipendun Obenasa-ko departamentuko teknikariak eta arduradunak lagun, Etxarri Aranazko alkate Maria Saez de Albenizekin batera bisitatu dute jadanik amaituta dagoen azpiegitura.

Aierdi kontseilariaren ustean “korridore ekologiko hau funtsezkoa da biodibertsitaterako zeren Urbasa-Andia eta Aralar kontserbazio berezirako diren bi eremu hain garrantzitsu konektatzea ahalbidetzen du, Sakanako autobide honek faunarako eratzen duen barrera fisiko nagusia saihestuz. Horrela, animalien mugimendu askea hala nola populazioen arteko truke genetikoa errazten da epe luzerako bere kontserbazioa babeste aldera. Eta gainera, faunaren heriotzak ekidingo dira hau bezalako errepide garrantzitsu batean”.

Azpiegitura hau, 45 metroko luzerarekin eta 45 metroko zabalerarekin, A1-0 autobideko 22+000 puntu kilometrikoan, errepidearekiko 7,13 metroko altuera batean aurkitzen da eta Aritzalko hariztiko bi eremuak konektatzen ditu, horrela Natura 2000 SARErako eta esparru bietako kudeaketa planetan elementu giltza gisa identifikatutako garrantzi maila handiko konektibitate arazo bati konponbidea emanez.

Landaretzaren berriztapena

Azpiegitura lanak amaitzean, aurreikusita dago hemendik martxora bitartean korridore ekologikoaren landaretza berritzea Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren ikuskapena tarteko, zeinek faunaren beharrekin egokitutako landare-estalki baten ezarpenari ekingo dion, mendigune bietako haranaren hegalen eta hondoaren eraketari jarraipena emanez. Landaretza honek faunari ekoduktoan zehar segurtasun batekin mugitzeko beharrezko babesa emango dio.

Zehazki, negu honetan 3.000 landare inguru landatuko dira, zuhaitzak, tamaina handiko zuhaixkak eta tamaina txikiko zuhaixkak barne. Horien hein handi batek babes-hodi bat eramango dute, bere lehen urteetan garapen azkarrago bat ahalbidetzeko. Espezie hauek Aritzalko haranari dagozkion berezko hariztiekin lotura dute; horien artean, eta haritzaz gainera, landatuko dira ezkiak, lizarrak, astigarrak, elorri zuriak, haginak, gurbeondoak, txilarrak, marmaratilak, etab. Horretarako aurrekontua 48.000 eurokoa da.

Biodibertsitaterako lurraldearen zatiketaren murrizketak suposatzen duen balio handiaz haratago, animalien populaziotarako dakarren onuragatik (nagusiki naturala izango ez den heriotza-tasagatik), ekodukto honek eragin esanguratsu bat izango du autobidearen tarte honetan, animalien heriotza-tasa murrizterakoan. Bide-segurtasunerako elementu bat ere gehituko da ibilgailuen fauna basatiarekiko talkekin lotutako heriotzek behera egiten duten neurrian. Nabarmentzekoa da, azken 20 urte hauetan, autobide honetan, Irurtzun eta Altsasun artean, faunaren 11 espezieren, horietako zenbait mehatxupean, heriotza identifikatu dela eta 150 animaliatik gora aurkitu direla; horrek suposatzen du heriotza-tasa askoz handiagoa dela zeren horien hein handi bat ez da inoiz atzematen.

Esan bezala, ekimen hau Europar Batasuneko Next Generation funtsekin finantzatu da eta Espainiako Gobernuaren Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onartzeari esker burutu da. Zehazki, obraren finantzaketa REACT Azpiegitura berdea Natura 2000 SAREA konektibitatea: Urbasa-Andia-AraIar PO FEDER 14-20 funtsetatik lortu da.