Descárgate la app
Ingurumen Departamentuak gaztainondoaren liztorrak Nafarroan eragindako kalteak murriztu direla egiaztatu du
2022ko abuztuaren 1a
Ingurumen Departamentuak gaztainondoaren liztorrak Nafarroan eragindako kalteak murriztu direla egiaztatu du
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso eta Ehiza Zerbitzuak GAN-NIK enpresa publikoarekin lankidetzan egindako azterlan baten arabera, 2021ean gaztainondoaren liztorrak (Dryocosmus kuriphilus) Nafarroako gaztainadietan eragindako kalteak gutxitu ziren. Izurrite horren (jatorriz Txinakoa zen, eta 2012an iritsi zen Iberiar Penintsulara) erasoen larritasuna Torymus sinensis parasitoidearen hedapenari zor zaio, hura kontrolatzeko agente biologiko eraginkorrena baita.
2019-2021 aldiko kalteen segimenduak egiaztatu du lurralde osoan erabat bistakoa dela Torymus sinensis-en presentzia, Foru Komunitatean parasitoidea barreiatu ez izan arren. Agian Frantziatik datorren hedapen naturalari zor zaio (han barreiatu egin izan direnez), horren ondorio izanik liztor txikien larbak barne dituzten kuskuiluetako parasitismo tasa handia eta horrenbestez, gaztainondoetako kalteen murrizketa bat.
Defoliazioaren (orrien galera) murrizketa, % 14 urriagoa, eta liztor txikiak eragindako kalteen leheneratzea agerikoa gertatzen da lehenengo parasitazioak atzeman zirenetik hainbat urte iragan ondoren. Horrela, hasierako parazitazioak tokiko beste parasitoideen bidez atzeman ziren (2019); jarraian, Torymus sinensis (2020) zegoela egiaztatu zen, eta hau orokortu egin da (2021), kontrol biologikoak, eraginkorra izateko, epe luzeak behar ohi dituela egiaztatuz.
Hobekuntza aurreikuspena Bidasoan
Bidasoaren inguruneko gaztainadietan espero da, hain zuzen, gaztainondoen egoeraren hobekuntza orokorra datozen urtetan liztor txikiaren erasoen harira, jarraian Nafarroako gainerako gaztainondoetara hedatuko delakoan. Une hauetan gaztainondo nafarren laginak jasotzen ari dira analisiarekin jarraitzeko; bere emaitzak 2023an lortuko dira. Gaztainondoetako liztor txikiaren erasoen segimenduak egiaztatu nahi du parasitoideek duten kontrol ahalmena baso-masa hauen osasun aldaketan espero den hobekuntzarekin bat al datorren. Baso-izurri honen eta beste batzuen informazioa eskura dago Basoen Osasunaren webgunean.
Liztor txikiaren eta parasitoidearen jatorria
Gaztainondoaren liztor txikia (Dryocosmus kuriphilus) jatorriz Txinatik datorren izurri bat da eta 2002an agertu zen Italian, beste herrialde europar batzuetara hedatuz 2012an Espainiara iritsi zen arte, Penintsulako gaztainondo gehienen artean ugaltzeko. Ageriko kalteak eragiten ditu gaztainondoetan, ernamuinetan eta orrietan fruituaren ekoizpena eragozteaz gainera defoliazioa eragiten duten kuskuilu berezi batzuen agerpena ekarriz, beraz, gaztainondoaren hazkuntzarako mundu mailako mehatxu handienetako bat dela uste da.
Torymus sinensis gaztainondoaren liztor txikiaren parasitoide berezi bat da, eta bere espezifikotasunagatik bere kontrol biologikorako agente onena dela ulertzen da. Gaur egun, herrialde europar ezberdinetan eta autonomia erkidego ezberdinetan Torymus sinensis parasitoidea izurria kontrolatzeko metodotzat hartzen da. Liztorra kontrolatzeko parasitoide honen eraginak epe ertainean atzematen dira, izan ere, sakabanatzea motela du eta emaitzak bistaratzeko 4 eta 8 urte arteko epea behar lezake.