Descárgate la app
Klimaren aldeko toki-ekintzak garatuko dituzten Nafarroako 207 udalerri bildu ditu Ingurumenak
2023ko azaroaren 23a
Klimaren aldeko toki-ekintzak garatuko dituzten Nafarroako 207 udalerri bildu ditu Ingurumenak
Nafarroak Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunaren inguruko eskualdeko lehen topaketa egin du ostegun honetan, Iruñean, eta, bertan, toki-erakundeetako ehun ordezkarik baino gehiagok, TEDER Elkartekoek, Cederna Garalurrekoek edo Iruñerriko Mankomunitateko David Campion presidenteak parte hartu dute.
Civican-eko auditoriumean ezagutzera emandako txosten ezberdinen bidez, dozena bat udalek dagozkien Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Toki-Ekintzako planen (KEJEP) eskutik abian jarritako esperientzia arrakastatsuak transmititu ahal izan dituzte; horrela, klima-aldaketaren arintzea edo pobrezia energetikoa toki-entitateen ikuspegitik bezalako gaiak izan dituzte hizpide.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Maria Aierdik adierazi du “plan hauek klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurri oso eraginkorrak direla. Hain zuzen, toki-erakundeekin kontaktu zuzena mantentzeko eta erronka komun honetan errotik eta egunerokotasunari jarraiki, tokikoa oinarri izanik arlo globalari ekarpena eginez, jokatu ahal izateko modu bat da”.
Nafarroak jadanik Hitzarmen honekin atxikitako 207 udalerrirekin kontatzen du; horrek, Foru Komunitateko udalerrien % 75a ordezkatzen du biztanleriaren % 86a barne hartuz. Horietatik, 156 udalerrik jada elaboratu dute euren Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Toki-Ekintzako Plan (KEJEP) edo toki-estrategia propioa LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan.
Kontseilariak azaldu duenari jarraiki, “Nafarroako Gobernutik eta Landa Garapeneko Departamentutik, finantzatutako Alkatetzen Itunarekiko udal nafarren atxikimendua bultzatzen jarraitzeko konpromisoa dugu, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren eskutik, eta Lursarea-ren eta honi dagozkion KEJEP guztien partaidetzarekin, halaber horietan barne hartzen diren neurrietako ugari martxan jartzen lagunduz, batetik, aholku teknikoa emanez eta bestetik, Nafarroako Gobernuaren funtsa propioak baliatuz edota Europako eta estatuko funtsekin kudeatuz.
Zehazki, toki-ekintzako planen elaborazio honek 700.000 euroko finantzaketa batekin kontatzen du zeinetatik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak % 40a eta Europak gainerako % 60a ekartzen duten.