2024ko otsailaren 16a

5.000 ikaslek baino gehiagok zientziaren eta teknologiaren mundua ezagutu dute Nafarroan tailer interaktiboen bidez

Fanlo kontseilariak Iruñeko ‘San Juan de la Cadena’ IPko Lehen Hezkuntzako 2. Mailako ikasleei zuzendutako jarduera batean hartu du parte, NUPen ‘Emakumea, Zientzia eta Teknologia’ Katedraren esparruan
Irudi galeria

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 5.000 ikaslek baino gehiagok, haien familiekin batera, parte hartu dute 2021etik hona, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak, ingelesez) bokazioak sustatzeko diseinaturiko tailer eta ikastaroetan (bereziki emakumeen artean). Ikastaro eta tailer horiek Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dituzte, ‘Emakumea, Zientzia eta Teknologia’ Katedraren bidez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).