2025ko irailaren 15a

2025 / 2026 ikasturtean LHko 16.000 ikaslek baino gehiagok jasoko dute prestakuntza eredu dualean, eta Nafarroako 2.361 enpresa baino gehiago konprometituta daude eredu horretan

Oinarrizko, Erdi eta Goi mailako graduetako eta espezializazio ikastaroetako lehen ikasturte presentzialean 6.811 ikaspostu eskaini dira, eta batez besteko okupazioa %94tik gorakoa izan da
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Lanbide Heziketaren eskaintza 2025-2026 ikasturtean hasi da, 24 lanbide-arlotako 178 prestakuntza-ziklorekin eta LHko programekin, eta zifra horrek sei zikloren igoera dakar aurreko ikasturteko eskaintzaren aldean. Nabarmentzekoa da LH Dualaren orokortzea, ikasturte honetan Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sareko eta itunpeko ikastetxeetako LHko 16.000 ikasle baino gehiagorengana hedatzen baita. Prestakuntza dualak Nafarroako 2.361 enpresa baino gehiagoren parte hartzea du, ekoizpen sektore guztiak estaltzen dituztenak. Nabarmentzekoa da, halaber, Oinarrizko Lanbide Heziketako eskaintzaren sendotasuna, hamabi lanbide-arlotako 51 ziklorekin, eta Hezkuntzak egituratutako eskaintzaren beste funtsezko elementuetako bat da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).