2024ko ekainaren 12a

Urtean 150 pertsona baino gehiagok jasotzen dute zentzumen-terapia San Jose Zentroko igerilekuan eta Snoezelen estimulazio-geletan

Maeztu kontseilariak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak ezinduentzako arreta indartuko duela: 26 egoitza-plaza berri eta 7 eguneko zentroetan
Maeztu kontseilariak adierazpenak egin ditu bisitan Irudi galeria

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eta Inés Francés Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (ANADP) zuzendari gerenteak San José Desgaitasunari Arreta Integrala Emateko Zentroko instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean, ingurune urtarreko jarduera terapeutikoak ezagutzeko, bai eta Snoezelen ikuspegia jarraitzen duen zentroko estimulazio sentsorialeko gela ere. Metodologia horrek Pertsonarengan Oinarritutako Ikuspegiaren begirada indartzen du, eta aplikazio berritzailea ahalbidetzen du desgaitasuna eta laguntza eta/edo desregulazio emozionaleko behar konplexuak dituzten pertsonei laguntzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).