Descárgate la app
140 enpresak baino gehiagok jaso dituzte Nafarroako Gobernuak bultzatutako datuen zientziako eta adimen artifizialeko programak
2025ko azaroaren 6a
140 enpresak baino gehiagok jaso dituzte Nafarroako Gobernuak bultzatutako datuen zientziako eta adimen artifizialeko programak
Helburua da enpresei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea, haien lehiakortasuna, efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko teknologia aurreratuak txertatuz
Basterra zuzendari nagusia Nafarroako Berrikuntzarako IRIS Poloan garatu den laborategiko parte hartzaileekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako ehun enpresak baino gehiagok jaso dituzte datuen zientziari eta adimen artifizialari buruzko hiru prestakuntza programak, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak bultzatuak eta diruz lagunduak. Prestakuntza horiek Nafarroako S4 Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin lerrokatuta daude, eta trantsizio industrial eta teknologikorako bide orriaren parte dira, erronka handien aurrean (trantsizio ekologikoa eta trantsizio digitala) irekitzen diren aukerak aprobetxatzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).