2022ko urriaren 28a

1.000 pertsona baino gehiago sartu ziren Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Iktusaren Unitatean 2021ean

Gaixotasuna pertsona guztiei eragiten die, baita lanerako adinean daudenei ere; ondorioz, gero eta gehiago dira bizirik irteten diren eta premia espezifikoak dituztenak
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Iktusaren Unitatea osatzen duen 
taldea.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Iktusaren Unitatea osatzen duen taldea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Guztira, 1.021 gaixo sartu ziren Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Iktusaren Unitatean 2021ean, Zentroko Neurologia Zerbitzuko Iktusaren Erregistroan jasotzen den moduan (2019an martxan jarria). Kasuen %80-85 iktus iskemikoak edo garuneko istripu iskemikoak dira eta %11 iktus hemorragikoak. Gero eta gehiago dira unitate honetan sartzen diren 40 eta 65 urte arteko pazienteak; hain zuzen ere, 2021ean 214 kasu izan ziren, eta aurtengo urrira bitarte jada 206 dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).