2023ko martxoaren 30a

Maria Antonia Rodriguezek uztailaren 1ean amaituko du Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren gerente izan zen aldia

Madrilen erronka profesional berri bat onartzen duela jakinarazi du, eta karguaren kudeaketa, aldi baterako, Ruben Jauquicoa Baluarte Fundazioko egungo ekoizpen artistikoko arduradunaren esku geratzen dela
Maria Antonia Rodríguez.
Maria Antonia Rodríguez.  Deskargatu irudia Irudi galeria

María Antonia Rodríguezek Baluarte Fundazioaren Patronatuari jakinarazi dio 2022-2023 denboraldia amaitu ondoren utziko duela erakunde horren zuzendaritza-gerentzia, eta uztailaren 1ean agurtuko duela. Bere erabakia, arrazoi profesionaletan oinarritua, Madrilgo Erkidegoan aurkezten zaizkion erronka berriei aurre egiteko beharrari erantzuten dio. Bitartean, Ruben Jauquicoak beteko du postua, Baluarte Fundazioko ekoizpen artistikoaren egungo arduradunak. Baluarte Fundazioa fundazio publikoa da, Nafarroako Gobernuaren mendekoa, eta enpresa laguntzaileen laguntza du, bere programei ekiteko eta Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).