2026ko urriaren 15a

34 entitate publiko, pribatu edo sozialek parte hartuko duten Nafarroako Klimaren II. Asteari, argi berdea

Urriaren 16tik 25era, ekimenak 95 jarduera eskainiko ditu askotariko publikoentzat, Klima Aldaketaren Bulegoak koordinatuta
Aierdi kontseilaria Nafarroako Klimaren II. Astean parte hartuko duten 
eragileetako ordezkariekin.
Aierdi kontseilaria Nafarroako Klimaren II. Astean parte hartuko duten eragileetako ordezkariekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Bihartik, urriaren 16tik, igandera, urriaren 25era, Nafarroako Klimaren II. Astea ospatuko da. Astea Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzen diren informazio, sentsibilizazio eta ekintza proposamenen programa da. Urriaren 24an izango da, larunbata, eta 34 erakundek parte hartuko dute – lehen edizioan baino %70 gehiago –, hamar bat udalen eta bi mankomunitateren, gizarte kolektiboren, GKEen eta elkarteen, unibertsitateen eta hezkuntza zentroen, sozietate publikoen, elkargo profesionalen edo hedabideen artean, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren Klima Aldaketaren Bulegoak koordinatuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).