Descárgate la app
Mendeko pertsonen zaintzaileek, azken 4 urtetan lanean aritu badira, gaikuntza profesionala eska dezakete
2022ko abuztuaren 30a
Mendeko pertsonen zaintzaileek, azken 4 urtetan lanean aritu badira, gaikuntza profesionala eska dezakete
Eskubide Sozialetako Departamentuak prozedura hori arautzen duen araudia aldatu du; horren bitartez, orain arte, soilik egiazta zitezkeen 2017ra arte lan-esperientzia eta/edo prestakuntza zutenak
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak aldatu berri du mendeko pertsonen zaintzaileentzako salbuespenezko eta behin-behineko gaikuntza-prozedurak arautzen dituen araudia; aldaketa horri esker, azken lau urteetan (2022ko abuztuaren 11ra bitarte) lan egin duten pertsona guztiek jada eska dezakete egiaztapen profesionala, baldin eta beharrezko esperientzia badute edo beharrezko prestakuntza egiteko edo esperientzia egiaztatzeko prozesu egokiak burutzeko konpromisoa agertzen badute.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.