Descárgate la app
Kakahuetearen alergiaren aurkako txertoan emandako lehen urratsek “tolerantzia ona eta segurtasuna” agintzen dute
2024ko otsailaren 19a
Kakahuetearen alergiaren aurkako txertoan emandako lehen urratsek “tolerantzia ona eta segurtasuna” agintzen dute
Nafarroako Unibertsitate Klinikak eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak hautagai bila jarraitzen dute elikadura-alergia hilgarrienaren aurkako aurrerapen hau probatzeko. Lanak Marta Ferrer doktoreak eta Ana Tabar doktoreak zuzentzen dituzte
Kakahuete mordoxka bat, fruitu lehorra; Espainian 200.000 pertsona baino gehiagok alergia diote.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Elikadura-alergiek mundu osoko 220 milioi pertsona baino gehiagoren bizitza baldintzatzen dute. Horien artean, kakahuetearekiko alergia da ohikoenetakoa eta hilgarrienetakoa. Espainian soilik, 200.000 pertsonari eragiten die. Prebalentzia izan arren, oraindik ez dago horri aurre egiteko medikaziorik, eta tratamendu desentsibilizatzaile bakarrak ez du behin betiko eraginik, oraingoz, aldi baterako tolerantzia eskaintzen du-eta.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).