Descárgate la app
Sakanako autobus zerbitzu publiko berriak maiatzaren hasieran jarriko dira abian, Irurtzun eta Altsasun erreferentziako herri gisa
2023ko martxoaren 27a
Sakanako autobus zerbitzu publiko berriak maiatzaren hasieran jarriko dira abian, Irurtzun eta Altsasun erreferentziako herri gisa
Maiatzaren hasieran jarriko dira martxan Sakanako autobus zerbitzu publiko berriak, eta Irurtzun eta Altsasu izango dira eskualdeko erreferentziazko herriak. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak Sunsundegui enpresa nafarrak karrozeriatutako ibilgailuen flota berria bisitatu du gaur. Ibilgailu horiek Iruñea-Gasteiz ardatzaren zerbitzua egingo dute, eta bidaiaren kalitatea nabarmen hobetuko dute erabiltzailearentzat. Hiru autobus eta midibus bat dira, 63 eta 16 plazakoak, hurrenez hurren. Horiek guztiek, gainera, plaza gehigarri bat izango dute gurpil-aulkian mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat (MADP), eta bigarren MADP plaza batera zabaldu ahal izango da.
Zerbitzu berriek, datorren maiatzaren 4tik aurrera, dagozkien linea guztietan garraio-bonuak eskainiko dituzte, txartelaren prezioan % 50eko deskontuaren onurarekin. Oraindaino, Iruña-Gasteiz ardatzaren zerbitzu tronkaletan soilik eskaintzen ziren; ez ordea eskarien araberako zerbitzuetan, zeinek orain arte zerbitzu publikorik ez zuten udalerrietan zerbitzua ematen duten. Gogoan izan, aurrezki neurri honek, Estatuak deskontuaren % 30a eta foru Exekutiboak bere gainerako % 20a bere gain hartuz, autobus bidezko garraio publikoa erabiltzea izango duela helburu, jasangarriagoa izanik, erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko nahiz prezioen igoeraren aurrean herritarren poltsikoak lasaitzeko ekarpena eginez.
Ibilgailuak ekoizten dituen Altsasuko Sunsundegui enpresara eginiko bisitara etorri dira halaber Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko zuzendari nagusi Berta Miranda, Grupo Autobuses La Unión enpresako CEO Joaquin Acha; Burundesako gerente Javier Ochoa; eta Grupo Autobuses La Union enpresako zuzendari nagusi Claudio Lesaca. Sunsundegui enpresaren izenean etorri dira Sunsundeguiko CEO Ignacio Murillo hala nola Felix Aramendia, Sunsundeguiko Zuzendari Nagusia.
Datorren maiatzean funtzionatzen hasiko diren ibilgailu berriek irisgarritasunean hobekuntza bat dakarte (autobus guztiek eta midibusak, gurpil-aulkian dabiltzan mugikortasun murriztuko erabiltzaileentzako plazarekin eta sarbide-plataforma batekin kontatuko dute, baita zerbitzu honen entzunezko informazioarekin ere), segurtasun aktibo eta pasiboa, ingurumen eraginkortasuna (EURO VI motorrak, isurpen kutsagarri gutxiagorekin eta konforta (eremu kopuruen hedapena, WiFi sarea, USB konexioak aulkietan, eserleku erosoak), horrela abangoardiakoak gertatuz jasangarritasun, irisgarritasun eta babes arloean. Horiek guztiak, bere osotasunean, zuri-gorriz margotuta daude eta Nafarroako ezkutuarekin nahiz NBUS-en logoarekin errotulatuta, foru Administrazioak sustatutako autobusaren zerbitzu publikoak identifikatu eta ezagutzera ematea ahalbidetuz.
Garraio publikoarekin kontatzen ez zuten udalerri txikietarako zerbitzuak
Kontzezio berria eskualde ikuspegi batekin diseinatu da, bere helburua izanik herritarren mugikortasun eskariak asebetetzea eskualdearen burua kokatuta dauden, alegia Altsasun eta Irurtzunen, interes orokorreko zerbitzuak eskura jartzea, gainera, gune horietatik ontzi-aldaketa egitean Iruñarekin konektatuz.
Zerbitzuak 5 linearekin egituratzen dira: 3 tronkal Iruña-Gasteiz ardatzean hala nola eskariaren araberako zerbitzu bat, 2 linea barne hartuz, Arakil-Irurtzun eta Ergoiena- Altsasu artean, horrela ahalbidetuz zerbitzua hedatzea oraindaino harekin kontatzen ez zuten tamaina txikiagoko udalerrietara: Satrustegui, Ekai, Egiarreta, Etxeberri, Urritzola, Errotz, Izurdiaga, Aizkorbe, Lizarraga, Dorrao, Unanu eta Lizarragabengoa. Linea hauek, beste zerbitzu tronkal batzuek ere eskainiko dituzte, Iruñarekin eta Vitoria-Gasteizekin konektatu ahal izateko helburuarekin.
Eskariaren araberako zerbitzuak midibus batekin emango dira; honetan, plaka identifikatzaile bat erabiliko da NBUS-aren logoarekin. Pertsona erabiltzaileek aldez aurretik eskatu behar dute bere erabilera, beraz, eskaririk jaso ezean, ez da zerbitzurik emango. Horrela, aukera bakoitzean garatzen den ibilbidea alda liteke, egiten diren eskarien arabera.
Gogoan izan, eskariaren araberako garraioaren modalitatea jadanik martxan dagoela Nafarroako landa-ingurune ezberdinetan, balorazioa oso positiboa izanik, bai pertsona erabiltzaileen eta bai udalen aldetik.
Linea tronkalek, bestalde, Iruña eta Gasteiz (1 eta 2 lineak) lotuko dituzte, baita Iruña eta Ziordia (3 linea) ere. Beraz, Iruña eta Gasteiz arteko konexioak egun bakoitzeko zazpi maiztasunekin kontatuko du, larunbatetan 6 eta igandetan 4 izanik. Iruña eta Ziordia arteko konexioak, joaneko 3 maiztasunekin eta etorriko 3rekin kontatuko du.
Horrez gain, osasun edo hezkuntza arloko lekualdatzeak erraztearren, ordutegi zehatzetan, ospitale-esparruko hala nola Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko geltokiak erabilgarri jarriko dira.
Garraioaren laugarren kontzezioa indarrean
Iruña-Altsasu-Gasteiz kontzezioa, legegintzaldi honetan Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralaren (PITNA) baitan indarrean jarriko den laugarrena da.
Gogoan izan, joan den martxoaren 1ean funtzionatzen hasi zirela Erriberako (Iruña-Tutera-Zaragoza kontzezioa) garraio-zerbitzu berriak. Eskualde ikuspegi batekin diseinatu dira eta Behe Erriberako 24 udalerri Tuterarekin konektatzeko egituratuta daude, hori bere erreferentzia-udalerria izanik, erriberako hiriburutik Iruñarekin eta Zaragozarekin lotura ahalbidetzeko.
Gainera, duela urte bete, 2022ko martxoan, erdi eremuko autobus-zerbitzu berriak jarri ziren martxan, halaber bere eskualde ikuspegian Tafalla hartuz, Iruñarekin lotzeko abiapuntutzat hartzen den udalerri bezala.
Arestian, 2019ko azaroan, Iruña eta Soria arteko errepideko garraio publikoaren zerbitzuaren kontzezioa jarri zen martxan, hiri biak lotzen dituzten bost ibilbide barne hartuz.
Gogoan izan, PITNA honako irizpideen arabera elaboratzen ari dela: eskualde ikuspegia eta lineak birdiseinatzea; lurralde osoko konektibitatearen hobekuntza
herritarren interes orokorreko zerbitzuekin (hezkuntza, osasuna, administrazioa, lana, olgeta, etab.); eraginkortasun ekonomikoaren hobekuntza defizitarioak eta ez defizitarioak diren kontzezioak barne hartuz; desgaitasuna duten pertsonen zerbitzuaren eta irisgarritasunaren kalitatearen hobekuntza.