2024ko maiatzaren 7a

‘Nafarroako Museoak’ Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan herritar guztiei irekitako jarduerak antolatu ditu

‘Nafarroako Museoak Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak' lelopean, Kultura Zuzendaritza Nagusiak ikusarazi nahi du erakunde horiek XXI. mendeko erronken aurrean ezagutzaren sorkuntzan eta transferentzian duten zeregina
Museoen Nazioarteko Eguneko kartela
Museoen Nazioarteko Eguneko kartela  Deskargatu irudia Irudi galeria

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, maiatzean zehar, Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak egingo ditu. Museoen Nazioarteko Kontseiluak 1977an sortu zuen ospakizun hori, eta maiatzaren 18an (larunbata) ospatuko da. ‘Nafarroako Museoak Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak' lelopean, aurtengo egunerako Museoen Zerbitzuak aukeratutako goiburuaren pean egingo du, Museoen Nazioarteko Kontseiluak adostutakoa oinarri hartuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)