Descárgate la app
COVID-19aren adierazleak jaitsi egin dira Nafarroan, bosgarren astez jarraian
2022ko abuztuaren 24a
COVID-19aren adierazleak jaitsi egin dira Nafarroan, bosgarren astez jarraian
Nafarroan, COVID-19rekin lotutako egoera epidemiologikoaren adierazleak bosgarren astez jarraian jaitsi egin dira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN/NOPLOI) azken txostenean argitaratutako datuen arabera. Horrela, abuztuaren 15etik 21era bitartean 298 kasu baieztatu ziren PCR edo antigeno bidez, hau da, aurreko astean baino %26,4 gutxiago. Intzidentzia ere jaitsi egin zen 60 urtetik gorakoen artean, 179 kasu zenbatu baitziren, aurreko aldian baino %23,8 gutxiago. Gainera, ospitaleratzeak %31,8 jaitsi ziren, 22tik 15era, eta heriotzak %50, 8tik 4ra.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).