2025ko otsailaren 2a

Minbiziak eragindako heriotzak azken hamarkadan %15 gutxitu dira Nafarroan gizonen artean eta %12 emakumeen artean

2024an 4.317 minbizi kasu berri diagnostikatu ziren, aurreko urtean baino 93 gehiago, eta 2023an 1.517 pertsona hil ziren arrazoi horregatik, aurreko ekitaldian baino 54 gutxiago
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) Minbiziaren Erregistroan jasotakoaren arabera, Nafarroan minbiziagatiko heriotza-tasa %15 jaitsi da gizonezkoetan eta %12 emakumezkoetan azken hamarkadan; aldiz, minbiziaren intzidentzia-tasa % 3 jaitsi da gizonezkoetan eta %7 igo emakumezkoetan epe berean. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak datu horiek nabarmendu ditu otsailaren 4an Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).