Descárgate la app
Miranda Arga, Lekunberri eta Izabara iritsiko dira Kultur programaren kontzertuak abuztuaren 29tik 31ra
2025ko abuztuaren 28a
Miranda Arga, Lekunberri eta Izabara iritsiko dira Kultur programaren kontzertuak abuztuaren 29tik 31ra
Tremendo Piquete, Hutsun + JEL Trio eta Kerobia taldeek zuzeneko musika ekarriko dute Nafarroako hiru herrietara
Miranda Argak Tremendo Piquete taldearen emanaldia hartuko du abuztuaren 29an
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Abuztuaren 29tik 31rako astebururako Kultur programazioa ostiralean hasiko da Miranda Argan, Tremendo Piquete Nafarroako eta Kubako musikariek osatutako taldearen emanaldiarekin. Larunbatean, hilak 30, Hutsun + JEL Triok kontzertua eskainiko dute Lekunberrin, elkarrekin egindako lehen diskoa, ‘Artze’, aurkezteko. Azkenik, programazioa igandean, hilak 31, itxiko da Izaban, bi hamarkadatik gorako ibilbidea duen Kerobia talde iruindarraren emanaldiarekin.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).