2024ko martxoaren 6a

Autokarabanekin gaua igarotzeko eremuak ostatu turistiko motatzat hartuko dira, eta baldintza desberdinak beteko dituzte hiru modalitateetan

Nafarroako Gobernuak goraka doan turismo ibiltari mota hori arautzen duen foru dekretua onartu du, eta bi laguntza ildo lantzen ari da sektorea egokitu dadin
Aprobación del decreto foral que regula las áreas de pernocta del turismo itinerante Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du turismo ibiltariaren gaua igarotzeko eremuak arautzen dituen foru dekretua, hau da, autokarabanetan, karabanetan, furgoneta egokituetan (camper) eta antzekoetan egiten dena. Berritasun nagusia da ibilgailu horien gaua igarotzeko eremuak turismo-ostatuko modalitatetzat hartuko direla, eta hiru kategoria ezarri dira horietarako. Kategoria horiek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte bisitariei eskaintzen dizkieten zuzkidura eta zerbitzuei dagokienez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).