2023ko martxoaren 20a

Ebroko biaduktuko obrak, Castejonen, uda honetan hasiko dira, 68,3 milioi euroko inbertsioarekin

Chivite Lehendakariak Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Zentralak Prestazio Handiko Trenaren alde egindako apustua berretsi du, 2022an korridore nafarraren obretan egindako inbertsio handieneko urtea izan baitzen, 70 milioi eurorekin
Las obras del viaducto del Ebro, en Castejón, comenzarán este verano con una inversión prevista de 68,3 millones de euros Irudi galeria

Las obras del viaducto del Ebro, en Castejón, comenzarán este verano con una inversión prevista de 68,3 millones de euros. Así lo ha avanzado hoy el secretario general de Infraestructuras del Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana (Mitma), Xavier Flores, en la Jornada “Retos 2023: el Tren de Altas Prestaciones”, organizada por el Gobierno de Navarra junto a Diario de Navarra.

Castejonen, Ebroko biaduktuko lanak uda honetan hasiko dira, 68,3 milioi euroko inbertsioarekin. Hala aurreratu du gaur Xavier Flores Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko (Mitma) Azpiegituren idazkari nagusiak, Nafarroako Gobernuak eta Diario de Navarra egunkariak antolatutako, ‘Retos 2023: el Tren de Altas Prestaciones’ jardunaldian.

Saioak, zeinetan PHTren erronkak landu diren, Nafarroako Gobernuaren lehendakaria, Maria Chivite, izan du aurkezle; bere aburuz, zuzentzen duen Exekutiboak, Espainiako Gobernuarekin batera, konpromiso “irmo eta sendoa” hartu du azpiegitura honen harira, zeinetan “160 milioi inbertitu diren lau urtetan zehar, -2022 izanik inbertsio handieneko ekitaldia, 70 milioirekin- lehenengo zortzi urtetan bideratutako 73 milioiekin alderatuz”. Joera hau, bere esanetan “finkatu egin behar da ondorengo urteetan, obrak Iruñara hala nola Tuterara iristen direnean eta Y euskaldunarekiko konexioa definitzen denean”.

Ildo horretatik, Chivitek gogorarazi du Next Generation funts europarren etorrerak, azpiegitura hau nabarmenki sustatzea ahalbidetuko duela, baita posible izaten den trazaduraren behin-behineko bere funtzionamendua aurreikustea ere, hasiera batean Castejón-Campanas tartean.

Maria Chivitek nabarmendu egin du Nafarroa bezalako erkidego “industrializatu eta esportatzaile batek” behar adinako ahalmeneko eta estandar europarrekin egokitutako tren-sare batekin kontatzearen garrantzia, zeren CO2 isurpenak murrizteaz gain, klima aldaketaren bide-orria betearazten du. Ondorioz, PHT Nafarroara ekartzea “herritarren bizi-kalitatea hala nola enpresen lehiakortasuna hobetzeko mesedegarria izango da”, arbuiatu du Maria Chivitek,

Ebroko zubibidearen obrak, udaran

Bere mintzaldian, Azpiegituretako idazkari nagusi Xavier Floresek Nafarroako abiadura handiko tren-konexio berrirako tarte ezberdinen egoera berrikusi du.

Lehenik eta behin, Ebroko zubibideko obrak datorren udan bertan martxan jarri ahal izango direla nabarmendu du. Horretarako, Adif-Abiadura Handiak aste honetan lan kontratuaren arlo ekonomikoari ekingo dio, 68,3 milioi eurogatik lizitatuz, horrez gain bere esleipenerako amaiera fasean sartuz. Abiadura Handiko Kantauri-Mediterraneoa korridorearen tartean, Castejón eta Iruña arteko 0 tartea izendatuaz ari gara hizketan.

Ebroko zubibideak erronka tekniko konplexua suposatuko du, Villafranca-Azkoien tarteko Aragoi ibaiaren zubibidearen antzekoa, tipologia berdinarekin eta obrarako bultzadaren erritmo nabarmenarekin, Adif-Abiadura Handiaren kontura; honek, orain arte, tarte horren % 80a exekutatu du.

Bestalde, urte honen erdialdean Tafalla-Campanas tarteko obren kontratazioa martxan jarriko dela gogorarazi da, 240 milioi euroren inguruko aurrekontu batekin; ildo horri jarraiki, Nafarroan MITMA-ren eskutik programatutako inbertsio berriak 300 milioi euroak gaindituko ditu, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez.

Horrez gain, planifikazio fasean dauden tarteen harira, Xavier Floresek halaber adierazi du Raquel Sanchez ministroak abenduko bere bisitan iragarri zuen konpromisoa beteko dela eta, martxoa amaitu aurretik, informazio publikoaren eraginpean jarriko omen dira Zaragoza-Castejón tartearen gaineko informazio-azterketak eta Iruñako tren-begiztaren hala nola geltoki berriaren Ezabaketa, eta azterketa horiek jendaurrean aurkezteko hitza eman du.

Salgaien garraio jasangarriagoa eta lehiakorragoa

Nafarroako Lehendakariaren hasierako mintzaldia eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko Azpiegituren Idazkari Nagusiaren txostena entzuten amaitu ondoren, mahai-inguru bat ospatu da, zeinetan ADIF, Volskwagen edo Hutchison Ports Best garraioko eta azpiegiturako enpresetako arduradunek logistikaren erronkak landu dituzten.

Jardunaldiaren amaieraz arduratu da Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Ciriza, zeinek nabarmendu duen “trenak aukera ematen digula, ez bakarrik salgaien garraioa jasangarriagoa izateko, baita lehiakorragoa izateko ere. Eta hemendik, gure enpresak trenera igotzeko gonbitea luzatzen dut, baldin eta hazkunde eta aurrerapen handiagoko horizonteekin konektatuko baditugu”.

Azkenik, Bernardo Cirizak aurreratu du, gaur arratsalderako aurreikusitako Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdearen bilkura berrian, Nafarroako Gobernuak jakitera emango duela “Frantziak Prestazio Handiaren etorrerarako bere konpromisoak betetzeko premiazko beharra. Frantziak konpromiso bat hartu zuen bere herritarrekin eta gure herritarrekin. Konpromiso bat Europarekin. Bete egin behar duen konpromiso bat. Hala eskatuko diogu Nafarroatik, Gobernu Zentraletik egin duten bezalaxe”.

Aurrerapenak A-15 Nafarroako Autobidean

Modu gehigarrian, errepide arloan nabarmendu dira, A-15 Nafarroa Autobiaren harira, erkidegoaren konektibitatea hobetzen lagunduko duten aurrerapenak.

Ondorioz, urte honetarako aurreikusita dago Fuensaúco eta Villar del Campo bitarteko tartean obrak lizitatzea, 2022aren amaieran bere proiektua onartu ostean. Kasu honetan, 15 kilometroko trazadura bat dugu hizpide, 98 milioi euroko inbertsio bat barne hartzen duena.

Halaber bide honen gainean, Mitma-ren eskutik, martxoaren hasieran Los Rábanos – Fuensaúco tarteko proiektua idaztea esleitu da, 2 milioi euro (BEZ barne) ingurugatik eta 24 hilabeteko exekuzio-epe baterako. Tarte honek, barne hartzen du 17 kilometro inguruko trazadura bat eta obretarako 139 milioi euroko aurrekontu batekin kontatzen du.

Gainera, Mitma-ren eskutik, laster Villar del Campo-Agreda Mendebaldea tartearen proiektua Informazio Publikoaren eraginpean jarriko da.

Era berean, gogoan izan, A-15aren etorkizuneko trazadura honetan, Nafarroako Foru Erkidegoari bi tarteren exekuzioa dagokiola. Lehenik eta behin, 34+800 (AP-15) puntu kilometrikotik 29+000 (NA-160rekin esteka eginez) puntu kilometrikora eta gaur egun proiektu eraikitzailearen eguneraketa lizitazio fasean dago. Bigarren tartearen harira, bere eraikuntza koordinatze aldera, 29+000 puntu kilometrikotik 16+000 (Zaragozako probintziaren muga), puntu kilometrikora akordio bat adostea aurreikusten da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioa eta Nafarroako Gobernua artean.

A-15 autobiak, Medinaceli eta Tutera zeharkatzen ditu eta, Nafarroa helmuga izanik, Madrildik datorren trafikoa barne hartzen du, Soria eta Foru Erkidegorako sarbideak hobetuz. Aldi berean, Soriatik Zaragozara eta Penintsulako ipar-ekialdera noranzkoan, Dueroko Autobidearen (A-11) ardatzaren jarraipena suposatuko du.