2025ko martxoaren 20a

NUPeko Osasun Zientzien Fakultate berriaren lanak azken fasean daude eta uda honetan amaituko dira

García kontseilariak eta Gonzalo errektoreak egiaztatu dute obrek aurrera egiten dutela zentro berri horren egutegiaren arabera, "Nafarroako hezkuntzaren eta osasunaren etorkizunerako giltzarria baita"  
Osasun Zientzien Fakultate berria eraikitzeko lanetara eginiko bisita.
Osasun Zientzien Fakultate berria eraikitzeko lanetara eginiko bisita.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak Osasun Zientzien Fakultate berria eraikitzeko obrak bisitatu dituzte. Eraikin hori "funtsezkoa izango da Nafarroako osasun-arloko prestakuntzan eta ikerketan". Ibilbidean zehar, bi arduradunek egiaztatu dute lanak ezarritako egutegiaren arabera egiten ari direla aurrera, eta uda honetan amaitzea aurreikusi dutela.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).