Descárgate la app
Enpresek bihartik eska ditzakete gainkostu energetikoak finantzatzeko laguntzak, guztira 20 milioi euroko aurrekontuarekin
2022ko azaroaren 21a
Enpresek bihartik eska ditzakete gainkostu energetikoak finantzatzeko laguntzak, guztira 20 milioi euroko aurrekontuarekin
Nafarroako enpresek bihar, asteartea, hasi eta abenduaren 9ra arte eskatu ahal izango dituzte Nafarroako Gobernuaren laguntza berriak gainkostu energetikoak finantzatzeko. Guztira 20 milioi euro izango dira, eta oinarri arautzaileak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nafarroako enpresek bihar, asteartea, hasi eta abenduaren 9ra arte eskatu ahal izango dituzte Nafarroako Gobernuaren laguntza berriak gainkostu energetikoak finantzatzeko. Guztira 20 milioi euro izango dira, eta oinarri arautzaileak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zehazki, gaur goizeko prentsaurrekoan Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko sailburuak azaldutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko ditu 2022ko otsailaren 1a eta irailaren 30a artean fakturatu dituen hornikuntzen kostu igoerak. Hornikuntza horien artean daude elektrizitatea, gas naturala, graneleko petrolioaren likidotutako gasak nahiz azpiegitura komunen zentral batean sortutako fluido termikoak (ur beroa, hotza, fluidoen hozkailua edo lurrina).
Kalkulu hori egiteko, kontuan hartuko dira eskatzailearen izenean kontratatuta dauden hornikuntza guztien fakturak, Nafarroako saltoki iraunkorretakoak direnean. Jasandako gainkostua gutxienez 2.000 eurokoa izan behar da eta eskatzaileak gas naturalarekin ko-sortutako edo jatorri fotovoltaikoa nahiz eolikoa zuen energia elektrikoa saldu duenean, saldutako energia elektrikoaren kopuruak gastu energetikoaren balioei kenduko zaizkie. Enpresaren jarduera egoitza helbide batean egiten bada, fakturak diruz lagunduko dira betiere kontsumoak etxebizitzarekiko kontagailu independenteekin bereizita daudenean. Azkenik, etxeko kontsumo energetikoek ez dute diru-laguntzarik jasoko.
Laguntzaren portzentajeak diruz lagunduko den gastuaren % 100 estaliko du. Laguntza globalak ez ditu gaindituko, inolaz ere, enpresa edo enpresa multzo bakoitzeko 500.000 euroak. Nekazaritza produktuen lehen mailako ekoizpen enpresetarako maximoa 62.000 eurokoa izango da; arrantza nahiz akuikultura sektoreko enpresetarako, 75.000 eurokoa.
Diru-laguntza jaso dezakeen gastuak 20 milioiko aurrekontu kreditua gaindituko balu, eskatzaile guztien artean hainbanaketa bat egitea dagokio, horietako bakoitzerako diruz lagundu ahal den gastuaren arabera. Ebazpenak, gehienez, eskariak aurkeztu direnetik bi hilabeteko epean emango dira. Laguntza hau bateragarria da gastu berdinetarako beste diru-laguntza batzuekin, betiere enpresa onuradunak eginiko gastua gainditzen ez bada.
Laguntza hauen azalpenerako, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak gaur, astelehena, webinar informatibo bat antolatu du enpresentzat 13etan. Inskripzioa esteka honetan egin daiteke.
Gainkostu energetikoak arindu
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren esanetan laguntza hauek “guztiz beharrezkoak, sektore guztiekin izandako elkarrizketaren emaitzak dira” eta haien helburua da “gure enpresek jasan dituzten gainkostu energetikoak arintzea". Irujok ziurtatu du "emakida eta ordainketa urtea amaitu aurretik onartuko dela eta dirua enpresetara urtarrilaren hasieran iritsiko dela”.
Ildo horretatik, Saiz sailburuak gogorarazi du “Gobernuak, deialdi hau antolatzen hasi zenean finkatu zuen helburu nagusienetako bat laguntzak bere balizko onuradunengana ahalik eta azkarren iristea izan zela. Asmoa zen urte hau amaitu aurretik errealitate bat izatea eta oinarrien deialdi honekin premisa hori bete egin da”.
Elma Saizek erantsi du “zoritxarrez dagoeneko legealdi honetan zehar Gobernuak plan bereziak edo presazko laguntza neurriak bideratu behar izan dituela azken hiru urte eta erdi hauetan zehar azaleratu diren bat-bateko egoeren eraginpean egon diren sektoretara. Hala egiten jarraituko da beharrezkoa denean, krisi ekonomikoaren, eta hedaduragatik, asaldatzen ari gaituen krisi sozialaren kalteak zuzenean edo zeharka jasaten dituztenen alboan egoteko helburuari jarraiki”.
Kreditu honen finantzaketa, PFEZren diru-sarreren kargura egingo da. Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren enpresa nafartarretara zuzendutako laguntzen multzo bat bideratzeko ezohiko kreditu bat ematen zuen Nafarroako Gobernuak aurkeztutako lege proiektua.
Baldintzak eta derrigorrezko dokumentazioa
Beharrezkoa izango da enpresek bere jarduera ekonomikoa 2021eko otsailaren 1a baino lehenagotik Nafarroan burutzea, bere forma juridikoa alde batera utzita (merkataritzako sozietateak, kooperatibak, izaera juridikorik gabeko entitateak, enpresari autonomoak, etab.).
Enpresa onuradunak alta emanda egon beharko dira Nafarroako JEZan (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga); Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroaren lehen sektoreko enpresen kasuan; eta ureztatzaileen komunitateen edo ureztaketa sindikatuen kasuan, dagokion Konfederazio Hidrografikoaren Erregistroan.
Irujoren esanetan, "laguntzetatik kanpo geratzen dira erakunde finantzarioak, energia elektrikoaren garraio eta banaketa enpresak edota gas fabrikazio nahiz banaketarenak". Halaber ez dute aukerarik sektore publikoko enpresek, ezta zuzenean etxeko kontsumoa xede duen gastu energetikoak ere, esaterako jabeen erkidegoak eta etxebizitzen alokairu enpresak.
Eskariak derrigorrez telematikoki aurkeztuko dira webgune honetako tramitazio atalean. Formularioan barne hartu beharreko kopuruen kalkulurako lagungarri den eta laguntzen fitxan dagoen Excel liburua erantsi beharko da (excel formatuan, ez pdf-koan).
Bestalde, gas naturalaren, elektrizitatearen, graneleko petrolioaren likidotutako gasaren (PLG) eta fluido termikoen 2021 eta 2022ko otsailetik irailera bitarteko fakturak erantsi beharko dira, baita 2022ko fakturen ordainagiriak ere. Energia elektrikoaren salmenta kasuetan, halaber hori egiaztatzeko fakturak barne hartu beharko dira.
Fakturak eskatzailearen izenean egon behar dira, ordaindu izan dituena ere hura izanik. Energiaren salmentaren fakturen kasuan, eskatzaileak igorri beharko zituen. Eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inolaz ere zuzengarria izango.