Descárgate la app
LAB, AFAPNA eta CCOO, Foru Administrazioko hauteskunde sindikaletan boto gehien jaso dituzten sindikatuak
2023ko maiatzaren 18a
LAB, AFAPNA eta CCOO, Foru Administrazioko hauteskunde sindikaletan boto gehien jaso dituzten sindikatuak
LAB, AFAPNA eta CCOO sindikatuek lortu dute ordezkari gehien atzo, maiatzak 17, Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan egindako hauteskunde sindikaletan. Horrela ondorioztatzen da emaitza globaletatik, baina oraindik behin-behinekoak.
Guztira 32.189 enplegatu publiko zeuden atzo deituta hautestontzietara eta horietatik 16.606 pertsonek bozkatu zuten, erroldaren % 51,59ak alegia.
Behin-behineko zenbaketaren arabera, ordezkari kopuru handiena lortu duen sindikatua LAB izan da, Foru Administrazioko funtzionarioen eta pertsona enplegatuen artean boto gehien eskuratu dituelako, 77 ordezkarirekin kontatzeko bidea emanez, 3.492 botorekin. Jarraian ditu honako sindikatuak: AFAPNA, 2.105 botorekin eta 43 ordezkarirekin; hala nola CCOO, 1.500 botorekin eta 37 ordezkarirekin.
Lortutako ordezkari kopuruaren arabera, jarraian datoz: ELA, 30 ordezkarirekin (1.253 boto); SMN-CESM, 29 ordezkarirekin (1.308 boto); ANPE, 20 ordezkarirekin (1.166 boto); UGT, 18 ordezkarirekin (1.059 boto); STEILAS, 15ekin (1.194 boto); SATSE 14rekin (1.149 boto); USAE, 10 ordezkarirekin (732 boto); CSIF, 10 ordezkarirekin (656 boto); APF, 8 ordezkarirekin (316 boto); STAJ, 6 ordezkarirekin (128 boto); USO, 2 ordezkarirekin (40 boto); eta, azkenik, TECNOS, 243 botorekin, ordezkari bakar bat lortu gabe.
Langile moten eta esparruen araberako botoak
Langile funtzionarioen baitan (31.223 langile), ordezkaritza gehien lortu eskuratu duen sindikatua –SNS-O arloko botoak kontuan hartu gabe– LAB izan da, 72 ordezkarirekin, jarraian AFAPNA (40) eta CCOO (35) izanik.
Laneko pertsonalari dagokionez (966 langile), ordezkaritza kopuru handiena eskuratu duen sindikatua SMN-CESM izan da, 13 ordezkarirekin. Bere jarraian datoz ANPE, 7 ordezkarirekin; LAB, 5ekin; AFAPNA, 3rekin; CCOO, 2rekin; USO, 2rekin; eta UGT, batekin.
Esparruka, Administrazio Nagusiko funtzionarioen artean, LABek 16 ordezkari lortu ditu; AFAPNAk, 7; CCOOk, 5; ELAk, 5; eta UGTk, 2. Administrazio Nagusiaren lan arloko pertsonalak 7 ordezkari hautatu ditu ANPErako; 2 USOrako; 2 AFAPNArako; bat LABerako; eta bat UGTrako.
Osasunbidea Zerbitzuan, langile funtzionarioen esparruan, SATSE sindikatuak 14 ordezkari eskuratu ditu; LAB eta SMN-CESM sindikatuek, 13na ordezkari; USAEk, 8; UGTk, 6; AFAPNAk, 5; eta CCOO nahiz ELA sindikatuek, 4na. Laneko pertsonalari helduz, SMN-CESMk 13 ordezkari eskuratu ditu; LABek, 3; eta AFAPNAk, 1.
Unibertsitatekoak ez diren irakasleen sektorean, STEILASek 15 ordezkari eskuratu ditu; ANPEk, 13; AFAPNAk eta LABek, 12na; CCOOk, 5; eta ELA sindikatuak, 4.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako ordezkari banaketak 5 utzi omen ditu LABerako; 4 ELArako; 3 AFAPNArako; 2 CCOOrako; 2 USAErako; eta bat UGTrako. Laneko pertsonalaren ordezkari bakarra LABerako izan da.
Justizia Administrazioko pertsonalaren hauteskundeen emaitzek 6 ordezkari esleitu dizkio STAJri; 5 CCOOri; 4 AFAPNAri; 1 CSIFri; eta 1 LAB sindikatuari.
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuen alorrean, LABek 10 ordezkari eskuratu ditu; CCOOk 4; ELAk 2; eta UGTk, 1.
Bestalde, Foruzaingoaren arloan, CSIFek 9 ordezkari eskuratu ditu; APF sindikatuak 8; CCOOk, 3; AFAPNAk, 2; eta ELAk, 1.
Nafarroako Foru Ogasunean, funtzionarioen arloan, UGT sindikatuak 4 ordezkari lortu ditu; CCOOk, 3; AFAPNAk, 2; ELAk, 2; eta LABek, 2. Eta Nafarroako Foru Ogasuneko langileei dagokienez, CCOO sindikatuak ordezkari bat eskuratu du.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren esparruan aldiz, LAB eta SMN-CESM sindikatuek 3na ordezkari lortu dituzte; AFAPNA, CCOO eta ELA sindikatuek, 2na; eta UGTk, 1.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, langile funtzionarioei dagokienez, AFAPNA, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek 2na ordekari eskuratu dituzte; eta UGT sindikatuak, 1. Laneko pertsonalaren arloan, CCOO sindikatuak ordezkari bat lortu du.
Bestalde, Nafarroako Kirolaren Institutuko hauteskundeek 3 ordezkari utzi dituzte LABerako; 2 ELArako; 1 AFAPNArako; eta 1 UGTrako.
Azkenik Euskarabidean, LABek 5 ordezkari lortu ditu; eta ELA sindikatuak berriz, 2.