Descárgate la app
Ollo lehendakariordeak harrera egin die ‘Ruta al Exilio' programan parte hartzen ari diren 30 gazteei
2024ko uztailaren 15a
Ollo lehendakariordeak harrera egin die ‘Ruta al Exilio' programan parte hartzen ari diren 30 gazteei
Nafarroako Memoriaren Institutuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuak, ‘European Observatory on Memories’-ek eta Gazteriaren Institutu Nazionalak (INJUVE) bultzatutako proiektuak Foru Komunitatea zeharkatzen du, Katalunia eta Frantziako hegoaldea zeharkatuz
Ezkerretik eskuinera, César Layana, Memoriaren Nafarroako Institutukoa, David Gonzalez EUROMekoa; Rubén Pérez, Gazteria eta Haurren Estatuko idazkaria, Ollo lehendakariordea, Margarita Guerrero, Injuveko zuzendari nagusia, José Miguel Gastón, Memoriaren Nafarroako Institutuko zuzendaria, eta Carlos Amatriain, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariordea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak topaketa izan du Printzearen Egoitza Gotorrean, ‘Ruta al Exilio’ programan parte hartzen duten 16 eta 17 urteko 30 gazterekin. Gazteok memoriaren inguruko Nafarroako hainbat gune ezagutuko dituzte. Proiektu hori Gazteriaren Institutuak (INJUVE) sustatu du, Nafarroako Memoriaren Institutuarekin lankidetzan, Memoria duten Eskolak programaren barruan, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)