2023ko irailaren 24a

Ollo lehendakariordeak Angel Oliverrek Nafarroako memoria demokratikoaren berreskurapenean duen funtsezko papera nabarmendu du

Ablitasek omenaldi eskaini dio larunbat honetan, ‘Berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin konprometitutako bizitza’ izeneko hitzaldiarekin
La vicepresidenta Ollo junto al alcalde Bonel, responsables del Instituto 
Navarro de la Memoria y familiares de Ángel Oliver.
La vicepresidenta Ollo junto al alcalde Bonel, responsables del Instituto Navarro de la Memoria y familiares de Ángel Oliver.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak Angel Oliver Santosen omenezko ekitaldian parte hartu du larunbat honetan. Ekitaldia Ablitaseko Kultur Etxean egin da, bere jaioterrian, ‘Berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin konprometitutako bizitza’ izenburupean. Bertan izan dira, halaber, Carlos Bonel, Ablitasko alkatea; Jesús Zardoya apaiza, Ángel Oliverren laguna; Josemi Gastón eta César Layana, Nafarroako Memoriaren Institutuko kideak, Nafarroako memoria demokratikoaren berreskurapenari buruz hitz eginez; eta José María Oliver Santos, Angelen anaia, oroitzapen eta esker on hunkigarria eskainiz. Ekitaldi hau senideak eta lagunak bere irudia eta Oliverren testuinguru soziopolitikoa aztertzeko antolatzen ari diren topaketen parte da, eta aste batzuk barru omenaldi batekin amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).