2025ko azaroaren 18a

‘Kintondare’ mugaz gaindiko proiektuaren aurrerapenak ezagutu ditu Ollo lehendakariordeak

Proiektuak Nafarroako Gobernuaren diru laguntza izan du eta Esteribarko udalaren zein Eugi eta Zubiriko kontzejuen parte-hartzea
Ezkerretik eskuinera: Raquel Belzarena, Eugiko Kontzejua; Begoña Cantero, 
Zubiriko Kontzejua; Ana Ollo lehendakariordea; Guillermo Larrayoz, 
Esteribarko Udaleko alkatea; eta Sergio Perez, Kanpoko Harremanetarako 
zuzendari nagusia
Ezkerretik eskuinera: Raquel Belzarena, Eugiko Kontzejua; Begoña Cantero, Zubiriko Kontzejua; Ana Ollo lehendakariordea; Guillermo Larrayoz, Esteribarko Udaleko alkatea; eta Sergio Perez, Kanpoko Harremanetarako zuzendari nagusia  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok "KINTONDARE" mugaz gaindiko proiektuaren aurrerapenen berri izan du gaur. Esteribarko Udalak zein Eugi eta Zubiriko kontzejuek parte hartzen duten ekimen honek ia 3,5 milioi euroko aurrekontu globala du eta 55.000 euroko gehieneko ekarpena jasoko du Nafarroako Gobernutik.

Foru Gobernuaren eta Nafarroako toki entitateen arteko bilera baliagarria izan da proiektuan jasotako ekintzen garapenaren egungo egoera bateratzeko eta dagozkien finantzazio hitzarmenak sinatzeko. Ollo lehendakariordeaz eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiaz gain, bileran izan dira Raquel Belzarena, Eugiko Kontzejuaren aldetik; Begoña Cantero, Zubiriko Kontzejuaren aldetik; eta Guillermo Larrayoz, Esteribarko Udalaren alkatea. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).