Descárgate la app
Ollo lehendakariordeak memoria historikoaren, bizikidetzaren, euskararen eta Europako proiektuen arloko lankidetza-ildoak partekatu ditu toki-erakundeekin
2024ko martxoaren 5a
Ollo lehendakariordeak memoria historikoaren, bizikidetzaren, euskararen eta Europako proiektuen arloko lankidetza-ildoak partekatu ditu toki-erakundeekin
Kontseilariak bilera bat izan du Xabier Alkuaz Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentearekin, eta arlo horietako laguntzen deialdien eta sinbologia frankistaren erroldaren eguneratzearen berri eman dio
Ollo lehendakariordea eta Xabier Alkuaz NUKFko presidentea bildu dira interes komuneko gaiak aztertzeko
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariordea Xabier Alkuaz Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentearekin bildu da, memoria historikoaren, bizikidetzaren, euskararen eta Europako proiektuen arloko lankidetza-ildoak aztertzeko. Besteak beste, Ollo kontseilariak Gobernuaren eta udalen artean espazio publikoaren demokratizazioan eta bizikidetzaren arloan aurrera egiteko interesa azaldu dio udalerrien ordezkariari.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)