2025ko irailaren 17a

Alfaro lehendakariordeak azpimarratu du etxebizitza-arloko edozein politika publikoren helburuak eskuragarri izatea izan behar duela

Basque Construction Clusterren eta Eusko Jaurlaritzaren ‘Etxebizitzaren Industrializazioaren PERTE’ri buruzko jardunaldian parte hartu du gaur goizean
Alfaro lehendakariordea Donostian egindako jardunaldian.
Alfaro lehendakariordea Donostian egindako jardunaldian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak ‘Etxebizitzaren Industrializazioaren PERTE’ jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Saioa Basque Construction Clusterrek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute Donostian, eta bertan Alfarok nabarmendu du etxebizitza-arloko edozein politika publikoren helburuak “beti eskuragarritasuna izan behar duela, eta, horretarako, ezinbestekoa dela eraikuntza-prozesuetan industrializazioa sustatzea”. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).