2025ko otsailaren 22a

Krisi klimatikoaren “diskurtso ukatzaileak ez bultzatzeko” eskatu die Alfaro lehendakariordeak gazteei

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako arduradunak Europar Batasunari buruzko III. Olinpiaden irekieran parte hartu du, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Europako Taldeak antolatuta
La vicepresidenta Alfaro participa en la apertura de las III Olimpiadas 
sobre la Unión Europea
La vicepresidenta Alfaro participa en la apertura de las III Olimpiadas sobre la Unión Europea  Deskargatu irudia Irudi galeria

“Ez diezaiegun utzi krisi klimatikoaren diskurtso ukatzaileei lekurik; ez eman indarrik horiek esaten dituztenei eta ez eman sinesgarritasun-zantzurik ere, ebidentzia zientifikoa alde batera utzi eta arriskuan jartzen baikaituzte”. Horrela adierazi du gaur goizean Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Europako Taldeak Europar Batasunaren gainean antolatutako III. Olinpiaden irekieran. Aurten, Europako jasangarritasunari buruzkoak izango dira. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).