Descárgate la app
Alfaro lehendakariordeak gazteak xede nagusi dituzten gorroto-diskurtsoen aurka lan egiteko deia egin du
2025ko irailaren 11a
Alfaro lehendakariordeak gazteak xede nagusi dituzten gorroto-diskurtsoen aurka lan egiteko deia egin du
Gazteriako teknikariei eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko erakunde laguntzaileei zuzendutako prestakuntza-tailer batean parte hartu du gaur goizean
Alfaro kontseilaria tailerraren inaugurazioan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok kritikatu du gazteak “gorrotoa manipulatzen eta zabaltzen dutenen xede nagusi” direla, eta desinformazioaren aurka lan egiteko deia egin du. Maldita.es fundazioak eman duen prestakuntza-tailer batean adierazi du; bertan, gazteriako 40 bat teknikarik eta Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeek hartu dute parte.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).