2023ko martxoaren 20a

Nafarroako Memoriaren Institutuak hartuko duen Marqués de Rozalejo jauregiaren eraldaketa martxan da

Eraikin historikoa birgaitzeko lanak 9.275.039,36 euroko inbertsioarekin hasi dira eta 2024an amaitzea aurreikusten da
Visita a las obras del Palacio Marqués de Rozalejo.  Irudi galeria

José Mª Aierdi, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak gaur nabarmendu duenez “Marqués de Rozalejo jauregia zaharberritzean oroimena Iruñeko erdigunean paratzen dugu, eta horrek benetako mugarria dakar, aurreko legealdian hainbat urtez baztertutako politika honen aldeko apustu garbia egin zenean. Hirigintzako esku-hartze estrategiko bat da, hiri finkatua berreskuratzeko, hirigunea birsortu eta biziberritzeko —erantsi du—, baina kasu honetan, jarduerak esanahi sinboliko berezia du, eraikin horrek nafar askoren memoria eta emozioak irudikatzeko balio baitu, ondare memorialistaren zentro bihurtzean, eta, gainera, herritarrei ateak ireki ahal izanen baitizkie".

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).