Descárgate la app
Iktusak eragindako heriotza-tasa %34 jaitsi da Nafarroan, azken 15 urteetan
2023ko azaroaren 24a
Iktusak eragindako heriotza-tasa %34 jaitsi da Nafarroan, azken 15 urteetan
Osasun Publikoaren azken Buletinean, urteko azken hiruhilekokoan, iktusak eragindako heriotza-tasaren joerari buruzko datuak aurkeztu dira. 2018-2022 bosturtekoan, iktusa dela-eta, batez beste 347 pertsona hil ziren urtean Nafarroan (194 emakume eta 153 gizonezko), 2022an erregistratutako heriotza guztien % 5,9. Azken 15 urteetan heriotzak jaitsi egin ziren, 2008an 443 izatetik 2022an 362 izatera, eta tasa estandarizatuak % 34. Adin-taldeen arabera, jaitsiera nabarmenak izan dira (%25 eta %42 artean) 65 urtetik gorako pertsonen artean, eta, 65 urtetik beherakoei dagokienean, berriz, tasak egonkor mantendu dira azken bosturtekoa aurreko biekin alderatzean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).