Descárgate la app
Nafarroako Lehendakaria eta RENFEko presidentea bat datoz trenen flota berritzeko beharrarekin, nafarrei ematen zaien zerbitzua hobetzeko
2023ko urriaren 17a
Nafarroako Lehendakaria eta RENFEko presidentea bat datoz trenen flota berritzeko beharrarekin, nafarrei ematen zaien zerbitzua hobetzeko
Biek adierazi dutenez, prestazio handiko trenaren etorrerak tren-zerbitzuaren hobekuntza kualitatiboa ekarriko du
María Chivite Navascués, Nafarroako Lehendakaria, Rül Blanco, RENFEko lehendakariarekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascués eta RENFEko presidente Raül Blanco bat datoz erkidegoan zerbitzua ematen duten trenen flota berritzeko beharrarekin, zerbitzua hobetzeko eta garraiobide hori erabiltzen duten herritarrei arreta emateko. Izan ere, aldi baterako plangintza bat lantzen ari dira berrikuntza hori ezartzeko.
Biek bilera egin dute gaur goizean Nafarroako Jauregian, eta bertan hainbat gai aztertu dituzte, baita Nafarroako herritarrek trena hartzeko duten ohitura handia ere, eta konpromisoa hartu dute Foru Komunitatearen komunikazioak hobetzeko arloak lantzen jarraitzeko, prestazio handiko trena iristeak “tren zerbitzuaren beharrezko hobekuntza kualitatiboa” ekarriko duela adierazteaz gain.