Descárgate la app
Chivite Lehendakaria eta Nafarroako Parlamentuko presidentea bat datoz erakunde demokratiko sendo, garden eta hurbilen zein desinformazioarekin amaitzeko tresnen beharrarekin
2024ko maiatzaren 17a
Chivite Lehendakaria eta Nafarroako Parlamentuko presidentea bat datoz erakunde demokratiko sendo, garden eta hurbilen zein desinformazioarekin amaitzeko tresnen beharrarekin
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak eta Unai Hualde Foru Parlamentuko presidenteak bat egin dute gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako bileran erakunde demokratiko sendo, garden eta hurbilen beharrarekin eta desinformazioarekin amaitzeko tresnak bultzatzearekin.
Topaketaren ostean, prentsaurreko bat eman dute, eta bertan Chivite Lehendakariak adierazi duenez, “egungo testuinguruan, egunez egun eztabaida publikoan polarizazioa, desinformazioa, iraina eta gezurra normalizatzen ari diren honetan, tresna gehiago bultzatu behar ditugu”.
Ildo horretan, Unai Hualderi esan dio beharrezkoa dela foru Ganberak “aurrera egitea dagoeneko Europako Parlamentua edo Gorte Nagusiak jokabide-kodeen arloan egiten ari direnaren ildotik”. Era berean, iragarri dio Foru Exekutiboa aztertzen ari dela Nafarroan egiaztatze agentzia edo erakunde bat ezartzeko aukera, eta akordio bat sinatuko dutela Iberifierrekin, Europar Batasunaren proiektu bat Espainian eta Portugalen baliabide digitalen eta desinformazioaren behatoki berri bat egiteko.
Bestalde, desinformazioaren aurka borrokatzeko alfabetatze mediatikoa defendatu du, gaur egun “mehatxu nagusia” hori baita. Horretarako, hainbat programa garatzen ari dira, esaterako landa-eremuan 65 urtetik gorakoei zuzendutako INMERS proiektua.
Bestalde, gardentasuna, parte-hartzea eta kontuak ematea bermatzeko Nafarroako Gobernuaren ekintzak azaldu ditu María Chivitek. Legegintzaldi honetan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari eta gobernu onari buruzko Foru Legea eguneratzeko lanean ari gara, eta Gardentasunaren Kontseiluaren irizpide teknikoaren zain gaude. Gainera, dagoeneko eratu da Nafarroa Open Government Partnership - Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan sartu ostean garatzea aurreikusten den Ekintza Planaren sorrera bultzatzeko talde eragilea.
Kontuak emateari dagokionez, seihileko honetan, Gobernu Irekiaren Lehen Planaren ebaluazioa argitaratuko da, eta aldi berean, bigarrena ere lantzeko bidean dago, eta dagoeneko abian jarri da Politika Publikoak Ebaluatzeko Plan Zuzentzaile Berria.
Herritarren parte-hartzeari dagokionez, Maria Chivitek gogora ekarri du Herritarren Partaidetzarako Nafarroako Kontseilua eta haur eta nerabeentzako kontseilu espezifiko bat sortu direla, baita planak hala nola araudia garatzeko partaidetza-prozesuak ere.
Horrez gainera, Unai Hualdek berretsi du “konpromisoa hartu duela sistema demokratikoa indartzeko, hainbat bideren bitartez: desinformazioari aurre egitea, eztabaida publikoan haserrea eta tentsioa murrizteko lan egitea, polarizazioa murriztea, gorroto-diskurtsoei aurre egitea edo gizartera zabaltzea, erakundeetatik hala nola elkarteen eskutik, kalitate demokratikoa hobetzeko, gardentasuna bultzatzeko edo kontuak emateko prozesua hobetzeko”. Ildo horretan, adierazi du, legegintzaldi honetan indarrean jarri den Legebiltzarraren araudi berrian gardentasuna nahiz kontrol demokratikorako bideak areagotu dituzten mekanismo eta berme berriak gehitu direla. Horrez gain, Nafarroako unibertsitateekin egindako lankidetza-hitzarmenak ere nabarmendu ditu, desinformazioaren arriskuen eta legitimazioa kentzen duten diskurtsoen aurrean erakundeak demokratikoki indartzeko lan egiteko. Azkenik, foru parlamentarien jokabide-kodea dagoeneko lantzen ari direla azaldu du.