Descárgate la app
Chivite Lehendakariak eta Hereu ministroak uste dute eraldaketa industrial digital iraunkorra eta genero-ikuspegiduna bultzatu behar dela
2024ko otsailaren 16a
Chivite Lehendakariak eta Hereu ministroak uste dute eraldaketa industrial digital iraunkorra eta genero-ikuspegiduna bultzatu behar dela
Madrilen egin duten bileran, bi gobernuak prestatzen ari diren industria-arloko lege berriak koordinatzeko, Europako funtsak indartzeko eta sektorean enpleguari laguntzeko lanean ari dira bi agintariak
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Madrilen bildu da Jordi Hereu i Boher Industria eta Turismo ministroarekin, eta hainbat gai jorratu dituzte; hala nola, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua prestatzen ari diren lege berriak sektoreari aurre egiteko, Europako funtsak arlo horretan duten exekuzio-egoera eta enpleguaren eta prestakuntzaren inguruan dauden beharrak. Bi agintarien ustez, eraldaketa digital iraunkorra eta genero-ikuspegiduna bultzatu behar da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).