Descárgate la app
Chivite Lehendakaria Luzaiden izan da, Europan aitzindaria den instalazio elektriko bat bisitatzen, elektrizitate-hornidura bermatzen duena eguraldi txarraren aurrean
2024ko uztailaren 2a
Chivite Lehendakaria Luzaiden izan da, Europan aitzindaria den instalazio elektriko bat bisitatzen, elektrizitate-hornidura bermatzen duena eguraldi txarraren aurrean
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Iberdrolak garatutako proiektu berritzaile bat bisitatu du gaur goizean, Luzaide/ Valcarlos herria elektrizitatez hornitzeko aukera emango duena denborale meteorologikoek eragindako hornidurarik gabeko egoeren aurrean, banaketa-sarera konektatutako biltegiratze-bateria baten bidez eta bi zentral mini hidroelektrikok lagunduta.
Chivite Lehendakariak instalazio berria ezagutu du, Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarekin; Nicolás Camino Luzaideko alkatearekin; Eva Mancera Sare Elektriko Adimendunen i-DE-ko CEOarekin; eta Eduardo Ryan Iberdrolak Nafarroan duen ordezkariarekin batera.
Instalazio berria Europan aitzindaria den I+Gko irtenbide bat da eta Chivite Lehendakariaren esanetan, “Luzaide berrikuntzaren mapan jartzeko aukera ematen du, Europa osoan ez baitago horrelako instalaziorik; eta horregatik nabarmendu du, hornidura elektrikoa bermatzeaz gain, berrikuntza-proiektu baten proba-banku gisa ere balioko duela, eta harekin gehiago ikasiko dugula trantsizio energetikoaren erronkari nola aurre egin eta nola egokitu gaitezkeen energia-ekoizpen berriztagarriaren ezaugarrietara”.
Proiektua i-Dek garatu du, alegia Iberdrola taldeak Espainian duen banatzaileak eta 7 milioiko inbertsio batekin kontatu du, eta “Lankidetza publiko-pribatuak trantsizio energetikoan azkarrago eta urrunago aurrera egiteko aukera ematen digula agerian jartzen duen ebidentzia praktikoa da”, nabarmendu du María Chivitek.
Bestalde, Mikel Irujo kontseilariak nabarmendu du inbertsio horrek “ahalegin handi bat suposatzen duela, despopulazioaren aurkako borrokaren apustua indartzen duena, eta enpresen nahiz gizartearen deskarbonizazioa gauzatu ahal izateko beharrezko tresna bat dela”.
Hornidura elektrikoa bermatuta
Luzaide, 300 biztanleko herria, elurte gogorren eta bertara iristea zailtzen duen orografia korapilatsuaren eraginpean dago, eta bertako biztanleei elektrizitatea modu isolatu, autosufiziente, lokal zein jasangarrian hornitzeko gai den mikro-sare batekin kontatuko du. Biltegiratze-bateria bat zein energia berriztagarria abiapuntutzat hartuta, herriak hornidura elektrikoa bermatuta izango du, baita fenomeno larriek eragindako anomaliak edota mozketak detektatzen direnean ere.
1,2 MW-eko potentzia eta 4 MWh-ko biltegiratze-ahalmenarekin kontatzen duen bateria eraikitzeko, 132 pertsonek hartu dute parte, eta Europako hornitzaileak baino ez dira izan partaide. Obra zibilak erronka garrantzitsu bat suposatu du, izan ere, herria mendi eta errepide bihurgunetsuen artean kokatuta dagoenez.
Orain arte, sare elektrikoaren kalitatea hobetzen zuten hainbat proiektu garatu izan dira, kasu linearen automatizazioa, baina ez ziren herriarentzat irtenbiderik egokiena. Mikro-sare sistema hau Luzaidera linea bakarraren bidez iristen den hornidura elektrikoa bermatzeko baliabiderik onena da bai gizartearen eta bai ingurumenaren ikuspegitik.
Pirinioetako azpiegitura elektrikoa indartzeko plana
Proiektua, Iberdrolak hala nola Nafarroako Gobernuak zonaldeko azpiegitura elektrikoa indartzeko helburuarekin Pirinioetan bultzatu omen zuten plan baten esparruan garatu da. 2008. urtean martxan jarri zenetik, Iberdrolak 20 milioi euro inguru mobilizatu ditu inguru horretan.
Era berean, Luzaideko bateria ustiatzeko aukerak maximizatzeko, Iberdrolak Microflex proiektua jarri du martxan. Proiektu honek malgutasun-sistemekin eta ingurune konplexuetako mikro-sareekin lotutako garapenak konbinatuko ditu, esaterako herriak ematen direnetan.
Ekimen hau Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak finantzatzen du, 2024-2027 I+G proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren bidez. Deialdi horren bidez, 27,1 milioi euro mobilizatuko dituzten 15 proiektu gauzatuko dira.
Microflexek sendotu egin du i-DEk Nafarroako berrikuntza-sistemarekin duen lankidetza-eskema, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) parte hartzearekin eta Global Smart Grids Innovation Hubekin, berrikuntzaren bultzatzaile gisa, tokiko industria-ehunean oinarrituta. Proiektuak inguruko ETEei ere laguntzen die, esaterako Adhoc eta Ulartec enpresei, zein, hurrenez hurren, egoera kritikoak iragartzeko adimen artifiziala eta Ibilgailu Elektrikoaren kargatze adimenduna erabiltzen espezializatuta dauden.