Descárgate la app
Chivite Lehendakariak azpimarratu duenez oso garrantzitsua da sindikatuen inplikazioa etxebizitzaren arazoa konpontzeko
2025ko otsailaren 14a
Chivite Lehendakariak azpimarratu duenez oso garrantzitsua da sindikatuen inplikazioa etxebizitzaren arazoa konpontzeko
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak gaur goizean adierazi duenez, etxebizitza eskuratzea "gizarte gisa aurre egin behar diogun erronka handienetako bat da", eta, ildo horretan, "garrantzitsua da klaseko sindikatuak irtenbidearen parte izatea". Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak eta CCOOk antolatutako "Etxebizitza: oinarrizko eskubide soziala" jardunaldiaren hasieran egin du, eta sindikatuko idazkari nagusiak, Unai Sordok, Etxebizitza Eskuragarrirako Inbertsio Publikoko Funtsa sortzeko proposamena egin du, urtean 50.000 etxebizitza sortzeko Espainian.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).