2022ko irailaren 29a

Chivite Lehendakaria pozik agertu da Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketari Kongresuko taldeek emandako babesarekin

Behe Ganberako Osoko Bilkurak, gaur eztabaidatu ondoren, idazketa berria onartuko du
Declaraciones de la Presidenta Chivite sobre la aprobación de la modificación del Convenio Económico. Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha manifestado este mediodía que el Ejecutivo foral está “satisfecho” con el apoyo anunciado de los grupos parlamentarios del Congreso de los Diputados a la modificación del Convenio Económico.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak gaur eguerdian adierazi duenez, Foru Gobernua pozik dago Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioek Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketari emandako babesarekin. 

Gaurko Behe Ganberako Osoko Bilkurak bere idazketa berria eztabaidatu du eta onartu egingo du, “zerga berriak modernizatu eta eguneratze aldera”, esan du Chivitek.

Nafarroako Lehendakaria, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin batera, Behe Ganberara bertaratu da, Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketaren gaineko eztabaidara.

Chiviteren esanetan, “Kongresuaren gehiengoaren ustean erreminta honekin ageriko egokitasun instituzional eta konstituzional bat lortu da”.

“Egokitasun konstituzionala, leialtasun instituzionala, akordioa, elkarrizketa eta adostasuna izan dira garaile. Nafarroa, Estatu multzoarekiko komunitate erabat solidarioa da”, adierazi du Lehendakariak, esanez itxaropena duela aldaketa “Diputatuen Kongresuko gehiengo zabal baten babesarekin onartua izateko, halaber Nafarroako Parlamentuaren gehiengo zabal batek onartu izan zuen bezala”.

Beraz, Senatuaren behin-betiko onespena soilik faltako litzateke.