2025ko irailaren 1a

Chivite Lehendakariak kontu publikoen sendotasuna, enpleguaren errekorra, industriaren indarra eta zerbitzu publikoak indartzea azpimarratu ditu

Legegintzaldi honetako lehen bi urteetako balantzea egiteko “Batuketa positiboa” izeneko ekitaldia egin dute; horrela, bere Gobernuaren kohesioa nabarmendu, eta “osoa, gardena eta konpromiso etiko handikoa” dela esan du
La Presidenta Chivite realiza un balance de su gestión en el ecuador de la legislatura Irudi galeria

Cumplido el ecuador de la legislatura, la Presidenta de Navarra, María Chivite Navascués, ha destacado la fortaleza de la economía navarra y la solvencia de las cuentas públicas como base para seguir manteniendo el liderazgo de la Comunidad Foral en calidad de vida mediante un reforzamiento de los servicios públicos.

Legegintzaldiaren erdia beteta, Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Nafarroako ekonomiak duen indarra eta kontu publikoen kaudimena nabarmendu ditu, Foru Komunitateak bizi-kalitatean duen lidergoari eusteko oinarri gisa, zerbitzu publikoak indartuz.  

Nafarroako Jauregiko lorategian, Chivitek bere Gobernu osoa bildu du, Fernando Dominguez Osasun kontseilaria izan ezik, Nafarroatik kanpo dagoelako. Horrez gain, komunikabideak ere deitu ditu.

“Batuketa Positiboa” leloa, gaztelaniazko eta euskarazko webguneetarako QR bana duena, Lehendakariak agerraldia egin duen atrilean agertzen zen, eta “batasunaren sinbolo gisa azaldu du. Proiektu hau babesten duen gehiengo sozialak osatzen duen batuketa -positibotik”.

Hartutako 160 neurri baino gehiago biltzen dituen web-orria, bost ataletan banatuta: azpiegiturak, zerbitzu publikoak, herritartasun-eskubideak, garapen ekonomikoa eta lurralde-sustapena; seigarren titulu batek dagoeneko planteatutako etorkizuneko erronkak erlazionatzen ditu, legegintzaldia amaitu arte txertatzen direnak alde batera utzi gabe.

Enplegua eta murrizketa fiskala gehiengoarentzat

Martxan jarritako neurriak berrikusterakoan, María Chivitek laburpen bat egin du bere Gobernu jardueraren arloak kontuan hartuta. Exekutiboaren ekintzak saneatutako kontu publikoetan sostengatzen dira, kaudimen ekonomikoa eta Nafarroako enpleguaren zifra historikoak ditu oinarri. Sektore publiko fidagarri batek bakarrik du azpiegituretan inbertitzeko eta oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko gaitasuna, esaterako hezkuntza, osasuna edo mendekotasuna. Hala, Lehendakariak gogorarazi duenez, “Standard & Poors-ek kaudimen handiena duen erkidego gisa kokatzen gaitu, besteak beste, Espainian gutxien zorpetutako erkidegoa garelako. Valentziako Erkidegoak baino lau aldiz zor gutxiago dugu, eta batez bestekoaren erdia. 2019tik, gure zorpetzea zazpi puntu murriztu da: BPGaren % 17tik % 10,3ra. Eta horrek esan nahi du hurrengo belaunaldiei uzten diegun hipoteka 700 milioi eurotan murriztu dugula”. Irmotasun hori herritarrei helarazten zaie, gogorarazi du, adibide gisa jarriz aurreko PFEZren aitorpenean 1.600 euro bataz beste 30.000 mutualista baino gehiagori itzuli izana, edo pentsio baxuenen osagarria.

Enplegua da kudeaketa publikoa finkatu behar den beste zutabea, eta Foru Erkidegoak legegintzaldiaren erdi honetan Gizarte Segurantzan afiliatutako 315.000 pertsonen gainetik dauden zifrak erregistratu ditu, “Nafarroako historian lan egin duten pertsona kopururik handiena”, azpimarratu du lehendakariak. Datu osagarria: industriak 75.000 pertsonari ematen die lana Foru Erkidegoan. Kopuruarekin batera, Chivitek enpleguaren kalitatea aldarrikatu du, eta horretarako “patronalarekin eta sindikatuekin Enplegu Plan berri bat sinatzen dugu, eta horri Gizarte Ekonomiaren Plana gehitu diogu, kontzentrazio soziala gure garapenaren elementu nagusi bihurtuz”.

Zerga-arloan, Lehendakariak eguneratu egin du hilabete batzuk lehenago egindakoa, Nafarroako zergadunen % 70entzat PFEZaren zerga-arloa arintzeari dagokionez: “Iragartzen dizuet Gobernuak Fiskalitate Mahaian erreforma bat aurkeztuko duela, Nafarroan batez besteko soldataren azpitik dauden diru-sarrerak dituzten langile guztien mesederako. Zergaren progresibotasunean pauso bat haratago joatea ekarriko du”.

Etxebizitza Foru Exekutiboaren lehentasun bezala mantentzen da datozen bi urtetarako. 2019tik, Chivitek lehendakaritza eskuratu zuen urtetik alegia, 3.038 etxebizitza babestu eraikitzen hasi dira. Gai horri zuzenean lotuta daude administrazio-espediente konplexuetan egindako aurrerapenak, NUPeko, Etxabakoizko eta Sarrigurengo UPSak, gutxienez 16.500 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duten hiri-garapenak. Halaber, Lehendakariak alokairuaren arloko esku-hartze publikoa aipatu du. Prezioen mugarekin eta edukitzaile handien erregistroarekin batera, alokairuak ordaintzeko laguntza-programak daude: “Nafarroan alokatutako etxebizitzen ardiek laguntza edo pizgarri publikoren bat dute, eta prezioen igoerari galga jartzen hasi gara”.

Ekonomiaren harira, industriari dagokion arloari helduz, Nafarroako ekoizpen-gotorlekuetako bat, Chivite lehendakariak aurreratu du Gobernuak BPGaren % 2 industriaren sustapenean inbertitzeko konpromisoa beteko duela, Industria Inbertsioen Foru Programa elikatzen duen funts publiko pribatua kapitalizatuz. Honi erantsi behar zaio sektoreari gehituko zaizkio laguntza zuzenen gaia: “Joan den astean Irujo kontseilariak iragarri zuen datorren urterako laguntza zuzenak % 8 haziko direla, 26 milioi eurora iritsi arte”. Era berean, Lehendakaria baikor azaldu da “doazen enpresek utziko duten hutsunea betetzera etorriko diren enpresa berrien etorreragatik”, BSHn, Nanon eta beste enpresa batzuetan lana galdu dutenak gogoratu ditu, baita Gobernuak berriro lanean hasteko prozesuetan laguntzen dienak ere.

Enpresentzako inbertsio-aukera berriak sortzea, eta horrekin kalitatezko lanpostu gehiago sortzea, Nafarroako Gobernuaren beste zereginetako bat da. Lehendakariak jakinarazi du Hego Koreara bidaiatuko duela inbertitzaileekin eta Mobisen jatorrizko enpresarekin, Hyundai automozio-taldearekin biltzeko. 2026an, bateria elektrikoak mihiztatzeko instalazioa irekiko dute Nafarroan, azken urteotako industria inbertsio handiena izanik, Volkswagenekin batera.

Osasuna eta hezkuntza orainaldirako eta etorkizunerako inbertsioa

Lehendakariak bere balantzea eta helburuak aurkezten dituen aste berean, ehunka luze bat haurrek bizitza akademikoari ekingo diote estreinatu berri den Egunsenti Haur Eskolan, Erripagañan.

Chivitek bere Gobernuak zifretan itzulitako hezkuntzari emandako babesa azpimarratu du: 0-3 zikloko 1.400 plaza berri eta zentro berrietan inbertitutako 80 milioi euro baino gehiago dira sare publikoko irakasleen behin-behinekotasuna % 5 baino gutxiago murrizteagatik indartu diren zifretako batzuk, joan den astean iragarritako EPEri esker. “Gobernura iritsi ginenean hiru irakasletik bat, gutxi gorabehera, behin-behinekoa zen. Helburua da hemendik urtebete barru irakasleen % 95a finkoak izatea”.

Osasunaren arloari helduz, Lehendakariak zerbitzuen eskuragarritasuna eta prestazioa hobetzeko beharrezkoak diren inbertsioei buruz hitz egin du: “Lehen bi urte hauetan ia 110 milioi euro inbertitu ditugu osasun baliabideak berritzeko. Geratzen zaizkigun bietan, 173 milioi gehiago dira inbertsio planak. Milioi askoko inbertsioa herrialde honetako osasun-sistemarik onenaren parean dagoena. Chivitek halaber hizpide izan ditu HUNen pediatriako ZIU berria eraikitzeko lizitazioa, Atarrabiako, Garesko edo Cascanteko, Tuterako Gayarreko edo Erripagañako osasun-zentro berrietan abian diren onurak.

Mendekotasunak ere beste atal bat izan du Lehendakariaren balantzean eta Jaurlaritzaren berehalako helburuetan. “Gobernura iritsi nintzenetik, mendekotasuna duten 16.000 pertsona zaintzetik 19.000 baino gehiago artatzera igaro gara. Horregatik, harro nago lehen bi urte hauetan eguneko zentroetako plazak bikoizteko gai izan garelako. Funtsezko baliabide bat suposatzen dute mendekotasuna duten pertsonentzat eta euren senitartekoentzat. Bada: Europako funtsen bultzadari esker, eguneko 11 zentro berri eraiki ditugu Nafarroa osoan, eta datozen hilabeteetan beste 24 iritsiko dira”, lurralde-egituraketaren adibide.

Azpiegiturekiko bultzada

Bere mintzaldian, Chivite Lehendakariak atal berezi bat izan du azpiegituretako inbertsioetarako, eta aurreikuspen bat ekarri du Nafarroa eta Madril lotuko dituen autobiari dagokionez. “Hilabete gutxi barru, Gobernu honek autobia berriaren Nafarroako zatiko lanak hasteko asmoa du”. Hala, gogorarazi du Iruñea dela Madril ahalmen handiko biderik ez duen penintsulako hiriburu bakarra.

Beste kudeaketa publiko batzuk ere errepasatu ditu Chivitek, esaterako, Noaindik aireko konexioa hobetzea, 2026rako Bartzelonarako hegaldia berreskuratuta, eta Londreserako lotune bat, besteak beste, Almandozeko tunelaren hurrengo lizitazioa eta Belateko tunelarekin lotuko duen biaduktua.

Halaber, Chivite Lehendakariak funtsezko azpiegituren aurrerapenaz hitz egin du, baina azpiegitura horiek ez omen dira bere Gobernuaren eskumen zuzenak. Nafarroako Ubideari dagokionez, Chivitek berretsi du “legegintzaldiaren bigarren zatia % 100ean Nafarroako Ubidea Erriberaraino eramateko” izango dela”.

Trenbide-konexioei dagokienez, presidenteak AHTren lanak azkartzeko nahia adierazi du: “2026 urte garrantzitsua izango da. Castejón-Iruñea tarteko 75 kilometroetatik, urtearen amaieran erdia baino gehiago amaitu behar da, eta Iruñerritik 10 km-ra geratuz”. Hori da, hain zuzen ere, bere Gobernuak Estatuaren aurrean behin eta berriz esan duena. Lehendakariak iragarri duenez, “Gobernuak bat egingo du AHTa Bultzatzeko Plataformarekin, 40 erakunde baino gehiagoren buru baitira, eta dagoeneko bilera eskatu diogu Ministerioari”.

Gobernu zintzoa

Chivite Lehendakariak ez du saihestu nahi izan zintzotasuna Gobernuaren printzipio gida aipatzea. “Gobernu osoa, gardena eta konpromiso etiko handikoa da hau”, azpimarratu du.

Chivitek kudeaketa publikoan konfiantza eta gardentasuna indartuko duten barne kontrolekin duen konpromisoa berretsi du. “Ez dut zalantzarik Gobernuko kideen zintzotasunari eta gure ekintzen legezkotasunari buruz, eta ez dugu ezer ezkutatzeko”, esan du. Hala eta guztiz ere, kontrolerako eta gardentasunerako bi neurri berri iragarri ditu, “lobby-en erregistroa ezartzea, Gobernuarekin, presidentearekin eta Legebiltzarrarekin bildu nahi duenak bere asmoak publikoki erregistratu behar izan ditzan. Bigarrenik, jarraitu du, Esku-hartzearen kontrolak protokolizatuko ditugu. Prozeduraren barne-aldaketa da, eta kontrol berme gehiago dakartza”, esanez amaitu du.