2026ko azaroaren 20a

Chivite Lehendakariak harrera familien gizarte lana aitortu du Haurren Eskubideen Munduko Egunean

Azpimarratzekoa da Gobernuak familia-harreraren alde egin duen apustua; izan ere, 280 haur daude artatuta Nafarroan
La Presidenta Chivite acude al acto celebrado el Colegio Público de Iturrama en el Día Mundial de los Derechos de la Infancia Irudi galeria

La Presidenta Chivite acude al acto celebrado el Colegio Público de Iturrama en el Día Mundial de los Derechos de la Infancia

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Magale Elkarteak eta gaur egun Foru Komunitatean 280 haur eta nerabe hartzen dituzten Nafarroako harrera familiek egiten duten lana eta ekarpena aldarrikatu ditu gaur, eta nabarmendu du dagoen elkartasun sozialeko ariketarik handiena dela. Aipatu duenez, Nafarroako Gobernuak familia harreraren aldeko apustua egiten du, hainbat arrazoirengatik beren familiekin bizi ezin diren adingabeak artatzeko tresnarik onena delako, eta gogorarazi du Foru Gobernuak familia harrerako babes sistemako haur eta nerabeen kopurua handitzea bilatzen duela, modalitate guztietan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).