Descárgate la app
Chivite Lehendakariak Von der Leyenen eskaintza jaso du, eta ahotsa eta protagonismoa eskatu ditu eskualdeentzat, automobilaren sektoreari buruzko Europako elkarrizketan
2024ko azaroaren 29a
Chivite Lehendakariak Von der Leyenen eskaintza jaso du, eta ahotsa eta protagonismoa eskatu ditu eskualdeentzat, automobilaren sektoreari buruzko Europako elkarrizketan
Automobilgintzako Europako Eskualdeen Aliantzaren Lehendakaritza amaitu du, eta industriari, enpleguari eta herritarrei lagundu behar zaiela berretsi du trantsizio digitala eta berdea egiten
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak amaitu egin du Automobilgintzako Europako Eskualdeen Aliantzaren aurrean Foru Komunitateak izan duen lehendakaritza, eta Nafarroako automozioaren elektrifikazioarekin eta iraunkortasunean aurrera egiteko Europako ibilbide-orriarekin Nafarroak duen konpromisoa berretsi du. Era berean, automobilaren industrian gehien inbolukratutako eskualdeen ahotsa kontuan hartzea eskatu die Europako erakundeei, trantsizio berdea gidatzearren.