2025ko irailaren 10a

Chivite Lehendakarik automobilgintzaren sektorea eraldatzeko “azkartasuna, erabakia eta baliabideak” eskatu dizkio Europako Batzordeari

Automobilgintzako Aliantzaren bileran, Von der Leyen presidentearen hitzekin bat egin du, eta ziurtatu du “etorkizuna elektrikoa” dela
Chivite Lehendakaria aliantzaren bileran.
Chivite Lehendakaria aliantzaren bileran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako lehendakari María Chivite Navascuések, automobilgintzaren sektorearen testuinguru gero eta konplexuagoaren aurrean, Europako Batzordeari eskatu dio babes dezala “erabakitasunez, nahikotasunez, baliabidez eta azkartasunez”, eta nabarmendu du “burokrazia ezin dela galga bat izan, eta administraziook bultzatzaile izateko eta trantsizio digitala eta energetikoa bizkortzeko erantzukizuna dugu”. Halaber, adierazi du eztabaidak ez duela izan behar emisioen araudiaren epeena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).