2023ko irailaren 20a

Chivite Lehendakariak Gobernuak eraikuntza jasangarriaren alde egin duen apustua berretsi du Edifica 2023 azokan

Eraikuntza pasiboaren arloan Espainiako eta Europako eragile nagusiak biltzen dituen ekitaldiaren inaugurazioan parte hartu du gaur
videocam Chivite Lehendakariak Edifica 2023 azokaren inaugurazioan parte hartu du gaur collections Irudi galeria

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Edificaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du gaur. Azoka horrek, Passivhaus Partzuergoak bultzatuta, eraikuntza jasangarriaren arloko azken aurrerapenak erakutsiko ditu irailaren 20tik 22ra Iruñeko Baluarten.

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Edificaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du gaur. Azoka horrek, Passivhaus Partzuergoak bultzatuta, eraikuntza jasangarriaren arloko azken aurrerapenak erakutsiko ditu irailaren 20tik 22ra Iruñeko Baluarten.

Maria Chivitek, oraingoan hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro lagun, era honetan bistaratu nahi izan du Nafarroako Gobernuak industrializaziorantz eta jasangarritasunerantz trantsizio une garrantzitsu bat bizitzen ari den sektore bati emandako babesa. “Nafarroako Gobernuan aliatu garbi bat daukazue zein jada konbentzituta dagoen eraikuntza berria sektorerako urrats saihestezina dela, eta bere eraldaketan kolaboratzea dagokigu”, esan du Chivitek.

Eraldatzen ari den sektore bat

Izan ere, Maria Chivitek nabarmendu duen bezala, eraikuntzaren sektorea ziklo aldaketa baten erdi-erdian dago. “Zerbait mugitzen ari da- zehaztu du Lehendakariak-. Sektorea aldatzen ari da. Hasiera batean barne izaera nabarmenagoa zuen iraultza bat bizitzen ari da, baina zirkunstantzia geoestrategiko berrien eraginez, iritzi publikorako agerikoagoa bihurtuz doa”.

Iraultza hau da, Maria Chiviteren esanetan, “ihesten utzi beharko ez dugun oparotasun kolektiborako aukera itzel bat”. Eta oparotasun hori etorriko da, jarraitu du Chivitek, enpresa hauen ikerketa jarduerari eta teknologia berrien erabilerari esker, zeren “bere inguruan balio erantsi goreneko enpleguak eskatuko dituen ingurune ekonomiko bati emango diote bidea”.

Eta Nafarroako Gobernua, Lehendakariaren esanetan, eraikuntza sektorearen barnean eraldaketa prozesu hori babesten arituko da. Alde batetik, heziketa eskaintzaren bidez, bai lanbide heziketan eta bai unibertsitatetik, eta bestetik, etxebizitza-parke publikoan eraikuntza jasangarriaren aldeko apustu bat eginez. “Etxebizitza pasiboen estandarra hedatzea eta merkatzea nahi badugu- esan du Maria Chivitek-, teknologia berri honen alde egiterakoan lehenak izan behar dugu”. Izan ere, Lehendakariak gogorarazi duen bezala, Passivhaus estandarra jada kontuan hartzen da Lezkairuko eta Ardoiko osasun zentroak edo NUPeko Osasun Zientzien fakultatea bezalako hornidura-eraikin handien eraikuntzan.

Jasangarritasuna prezio eskuragarrian

Horrez gainera, hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfarok, “Eraginkortasuna eta jasangarritasuna, erabiltzailearen osasunean pentsatzen” izenburupean ospatu den Administrazioaren mahai-inguruan parte hartu du.

Alfarok, eraginkortasun energetikoaren eta kontsumo murrizketaren arloan eskatutako estandarrak konplitzea, herritarren etxabizitzarekiko eskuragarritasunarekin bateragarri izateko beharra nabarmendu digu. “Azken urte hauetan eginiko lana eskakizun horiek konplitzera bideratuta daude, baina hori ezin liteke eragozpena izan interes orokorra eta prezio eskuragarri bat tarteko izanik etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea bideratzeko”, adierazi du lehendakariordeak, gero erantsiz: “Sabairik ez badago, nola ulertarazi sabai horrek behar adinako isolamendua behar duela?”.

Horrenbestez, “legegintzaldi honetan epe ertain eta luzerako diru-laguntzen politikak mantentzen jarraitzeko” bere borondatea bistaratu du, baita Nafarroarako Etxebizitza Sozialaren Plan bat sortzekoa ere, “Kontsumo Ia Nuluko Eraikinaren estandarraren araberako 500 etxebizitza baino gehiagorekin, eta horrek, herritarrak aukera horietara hurbiltzea eta pobrezia energetikoa bezalako egoera hain latz bati aurre egiteko aukera emango du”.

Eraikuntza jasangarri eta osasuntsuaren sustapena

Passivhaus Partzuergoaren bultzada lagun, Edifica azokak aurten bere laugarren edizioa ospatzen du. Bi urtez behingo izaerarekin, bere helburua da eraikuntza jasangarri nahiz osasuntsua sustatzea, eta bere partaidetza hala nola publikoa hedatuz joan dira 2018ko hasierako garaietatik. Egungo edizioak, 36 enpresa erakusketari dakartza eta zenbait mahai-inguru eta lan-tailer ospatuko ditu. Ospakizuna datorren ostiralean, irailak 22, amaituko da, 2023 Edifica Sarien banaketa ekitaldiarekin.