2022ko irailaren 29a

Chivite Lehendakariak La Toja Foroan parte hartuko du despopulazioaren eta erronka demografikoaren aurka Nafarroak hartu dituen neurriak azaltzeko

Mahai-inguru batean parte hartuko du Ximo Puig, Juanma Moreno eta Alfonso Ruedarekin batera, Valentzia, Andaluzia eta Galiziako Autonomia Erkidegoetako Presidenteekin, hurrenez hurren

Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek bihar, ostirala, La Toja – Lotura Atlantikoa Foroan parte hartuko du; zehazki, autonomien elkarrizketa-mahai honetan: “Erronka demografikoa eta lurralde-kohesioa”. Chiviterekin batera izango dira, halaber, Ximo Puig, Valentziako Generalitateko Lehendakaria; Juanma Moreno, Andaluziako Juntako Lehendakaria; eta Alfonso Rueda, Galiziako Xuntako Lehendakaria.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.