2024ko irailaren 16a

Chivite Lehendakariak Oteiza Museoaren etorkizuneko proiektuak ezagutu ditu

XX. mendeko arte garaikidearen erreferente den artistaren lana biltzen duen Altzuzako zentroa bisitatu du gaur goizean
Ezkerretik eskuinera, Aitziber Urtasun (Museoko talde teknikoa), Miren 
Epalza (Museoko talde teknikoa), Xabier Morrás (Patronatua), Iñaki 
Apezteguia (Patronatua), Jesús Mari Lazkano (Patronatua), Marisa Saenz de 
Oiza (Patronatua), Esnaola kontseilaria, Chivite Lehendakaria, Borja 
González (Museoko talde teknikoa), Jaione Apalategui (Fundazioko 
presidentea), Juan Pablo Huércanos (Museoko zuzendariordea), Rafael Moneo 
(Patronatuko ohorezko presidentea), Elena Martín (Museoko 
kontserbatzailea), Gregorio Diáz de Ereño (Museoko zuzendaria) eta Miguel 
Zugaza (Patronatua).
Ezkerretik eskuinera, Aitziber Urtasun (Museoko talde teknikoa), Miren Epalza (Museoko talde teknikoa), Xabier Morrás (Patronatua), Iñaki Apezteguia (Patronatua), Jesús Mari Lazkano (Patronatua), Marisa Saenz de Oiza (Patronatua), Esnaola kontseilaria, Chivite Lehendakaria, Borja González (Museoko talde teknikoa), Jaione Apalategui (Fundazioko presidentea), Juan Pablo Huércanos (Museoko zuzendariordea), Rafael Moneo (Patronatuko ohorezko presidentea), Elena Martín (Museoko kontserbatzailea), Gregorio Diáz de Ereño (Museoko zuzendaria) eta Miguel Zugaza (Patronatua).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoa bisitatu du gaur goizean. Bertan, zentroak dituen instalazioak eta erakusketak ezagutu ditu, eta Patronatuarekin eta haren zuzendaritzarekin ere bildu da.

Bisita hau, Jaione Apalategi Jorge Oteiza Fundazio Museoko presidenteak berriki egindako gonbidapenaren ondoren etorri da, Fundazioak datozen urteetan landu nahi dituen proiektu estrategikoak eta erakundearen orainerako eta etorkizunerako dituen planak partekatu ahal izateko. 

Hitzordura etorri dira halaber Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria eta Gregorio Díaz Ereño Museoko zuzendaria. Zentroaren kontserbatzaile Elena Martinek gidatu du bisita Museoaren instalazioetan eta Jorge Oteizaren bilduman zehar, bere proiektu artistikoaren gakoak azalduz eta bere ibilbide sortzailearen mugarrietako batzuk nabarmenduz, esaterako Arantzazuko Basilikarako proiektua, bere Laborategi Esperimentala, 1957ko Sao Pauloko Biurtekoan Nazioarteko Eskultore Onenaren saria jaso zuen proiektua, eta baita hutsaren eta espazioaren tratamenduan oinarritutako bere bukaerako obra eskultorikoa ere. Ibilbidean Francisco Javier Sáenz de Oizak egindako proiektu arkitektonikoa ere nabarmendu da, Oteizaren obraren espazialtasunaren proiekzio arkitektoniko gisa sortua izan dena.

Etorkizuneko proiektuak

Bisitaren ondoren, María Chivite Museo Fundazioaren Patronatuarekin eta zuzendaritzarekin bildu da, eta Fundazioak epe laburrean lantzekotan dabilen dituen proiektu estrategikoak eta etorkizuneko bere erronkak azaldu dizkiote. Proiektu horien artean, Jorge Oteizaren Hitzaren Katalogo Arrazoitua eta Danok Oteiza programa nabarmentzen dira. 

Jorge Oteizaren Hitzaren katalogo arrazoitua proiektu ikertzaile eta editoriala da, Jorge Oteizaren hausnarketak biltzen dituen erregistro dokumental guztien azterketan oinarritua, bai euskarri idatzietan, bai soinudunetan nahiz ikus-entzunezkoetan, eta Jorge Oteizaren inguruan adituak diren eta interesa duten pertsona guztientzako balio handiko tresna izan nahi du.
Bestalde, Danok Oteizak komunitate bat sortu nahi luke Jorge Oteizaren inguruan, Museo Fundazioaren laguntzaile eta lagunen sare egonkor bat ezarriz.

Oteiza, erreferentziazko artista

Jorge Oteiza XX. mendeko arte garaikideko artista handienetako bat da. Orion jaio zen 1908an eta 20ko hamarkadan ekin zion eskulturari. Gerra Zibilaren ondoren, Amerikan bizi izan zen urte batzetan, eta Espainiara itzuli zen 60-70eko hamarkada bitartean. Huarte familiaren mezenasgoari esker, artista gisa goia jo zuen, baina bere bilakaera kontzeptualak merkataritza-zirkuituetan ez egotera eraman zuen, eta bere bizitzako azken urteetan Altzuzan babestu zen. 

Oteizak 1992an eman zion bere obra Nafarroako herriari. Fundazioa 1996. urtean sortu zen, eta Museoa 2003an inauguratu zen. Museoa harribitxi bat da, bai bere edukiagatik, bai Oteizaren lagun pertsonala den Javier Sainz de Oizak egindako bere arkitekturagatik.  

Gaur egun, Museoa, finantzaketari eta jarduerari dagokienez, Nafarroako Gobernuak finantzatzen du % 100ean. Patronatuko ohorezko presidentea Rafael Moneo da.