Descárgate la app
Chivite Lehendakariak konfiantza du Nafarroako industriaren “gaitasunean, esperientzian eta talentuan”, eta sektorearen etorkizunari aurre egiteko Gobernuaren konpromisoa helarazi du
2023ko irailaren 26a
Chivite Lehendakariak konfiantza du Nafarroako industriaren “gaitasunean, esperientzian eta talentuan”, eta sektorearen etorkizunari aurre egiteko Gobernuaren konpromisoa helarazi du
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria Industriaren Foroa eratzeko bilkuraren buru izan da gaur. Bilera horretan, sektoreak etorkizunean dituen erronkei aurre egiteko Nafarroako industriak duen “gaitasunean, esperientzian eta talentuan” konfiantza duela adierazi du, eta, aldi berean, prozesu hori babesteko Gobernuaren konpromisoa helarazi du.
Industriaren Foroan, Foru Gobernuak, gizarte eta ekonomia agente ezberdinekin batera, industria sektorea egiten ari den eta datozen urtetan egiteko asmotan dabilen eraldaketak izango ditu aztergai, adibidez, digitalizazioa, jasangarritasuna, ekoizpen sektore berriak edo prestakuntza, betiere lehiakortasunarekiko eta kalitatezko enplegu egonkorrarekiko konpromisoa oinarri izanik.
Foro honen eraketarekin, Lehendakariak bere inbestidura diskurtsoan, zeinen baitan eraldaketa prozesu hau “Gobernuak eta gizarte multzoak modu integral, transbertsal, ausart eta kolaboratzaile batean landu beharreko erronka nuklear modura” deskribatu zuen, hartutako konpromisoa betetzen da”.
“Datozen urteak klabeak dira askotariko erronkari aurre egiteko; horiek arrakastatsuak eta gure garapen kohesionaturako aberasgarriak izango badira ondo jokatu behar dugu” adierazi du Chivitek. Ildo horretatik, esan du asmoa “esparru eraikitzaile bat bultzatzea dela zeinetan agente guztiok zuen ideiak eta proposamenak jakitera eman ditzakezuen, solasaldi partekatu honetatik abiatuz erabakirik onenak hartzeko nahiz eraginkorragoak izateko gai izan gaitezen”.
Maria Chivitek, akordio programatikoak industria arloan jasotzen dituen proposamenen arteko batzuk errepasatu ditu. “Horiek guztiek- adierazi du Lehendakariak- enplegurako prestakuntzarekin eta kalitatearekin lotura dute; horrek, foroaren amaiera xedea lortzea ahalbidetuko du, bestela esanda, Chiviteren esanetan, “industria hobea eta enplegurik onena lortzea”.
Lehen kontaktua
Lehen bilera honek lehenengo aurkezpen bat egiteko balio izan du, zeinetan kontseilari parte hartzaileek aurkezpen labur bat egin duten, euren esparruetan garatzen ari diren ekimenen berri emateko eta bestelako zein gairi heltzeko aukera legokeen azaltzeko.
Lehen bilera honetara etorri dira Gobernutik, Chivite lehendakariaz gainera, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arasti Perez; Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegui; Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari Mikel Irujo Amezaga; Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztu Villafranca; eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosa Garcia.
Horrez gainera, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN), Nafarroako Gizarte Ekonomiarako Entitateen Konfederazioko Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako (CEPES Navarra); Nafarroako Industriaren Elkarteko (AIN), Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasuneko (UCAN) eta automozioko klusterren Nafarroako Industria Fundazioko (ACAN), nekazaritzako elikaduraren (Nagrifood), energia berriztagarrien (Enercluster), informazioaren eta komunikazioaren teknologien (ATANA), eraikuntza arlokoen (ICONS), arte grafikoen (Functional Print), osasunaren (Navarra Health Cluster) eta sektore audiobisualaren (CLAVNA); hala nola Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan ordezkaritza duten sindikatuetako batzuen (UGT, CCOO, eta LAB) ordezkaritzarekin kontatu da.
Horiek guztiek, bai Foru Exekutiboko kideek eta bai aipatutako agente sozialek, modu iraunkorrean eratuko dute foro hau.
Hurrengo topaketa, gutxi gorabehera, hilabete barru ospatuko da eta erakunde partaide bakoitzak, lantzen hasi ahal izateko diagnosi eta proposamen dokumentu bat ekartzeko balioko du, gobernuak estatuari jakitera eman diezaion egun indarrean dagoen Industria Planaren egoera zein den.
Nafarroako ekonomiarako funtsezko sektore bat
Industria sektore estrategiko bat da Nafarroako ekonomiaren baitan. Foru Komunitateak bere industriaren pisua ehuneko 30a zertxobait gainditzen duen BPG batean mantentzen du, ondorioz, estatu espainiar guztiko portzentajerik handienetako batean, batez besteko nazionalaren eta are europarraren oso gainetik. Sektoreak enplegua ematen dio, gainera, gutxi gorabehera 3.300 enpresatan banatutako 72.000 pertsona ingururi. Enpresa horiek etorkizuneko erronka garrantzitsuak gainditu beharrean daude orainaldian, zeinen artean nabarmentzekoa den trantsizio energetikoaz eta ekonomia zirkularraz gainera, digitala.
Helburu hauek bultzatzearren, Foru Exekutiboak neurri ezberdinak jarri ditu martxan. Horien artean, aurtengo martxoan onartu zuen Nafarroako Industria Plana 2025, zeinek gure komunitateko industria jarduerari bultzada bat eman nahi dion, horretarako politika sozioekonomikoen zutabe nagusi modura finkatuz. Gaur martxan jartzen den Industria Foroak ekarpena egingo du, ildo horri jarraiki, eta Chivite andreak inbestidura saioan esan bezala “puntako Nafarroa bat lortzeko, zeinek hazkunde ekonomikoa gizartearen multzoari helaraziko dion”.