2026ko ekainaren 15a

Chivite Lehendakariak 22 milioiko inbertsioa iragarri du Ribaforadako ureztatze-sistema modernizatzeko bigarren fasea abian jartzeko

1.459 hektarea modernizatuko dira, eta konpromiso hori aurreratu du azpiegituraren lehen zatian amaitu berri diren obrak ikustera joan denean; zati hori 547 hektareakoa da, eta 10,5 milioi inbertitu dira bertan
Chivite Lehendakariaren adierazpenak, bisitan zehar Irudi galeria

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Erriberako Ribaforadako ureztatze-sistemaren azpiegitura berriak ikusten izan da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mari Aierdirekin eta Ribaforadako alkatea den Tirso Calvorekin batera. Obra horiekin, Ribaforadako La Dehesa eremuko  547 hektarea ureztatzeko azpiegiturak modernizatzeko lehen faseari amaiera eman zaio, eta, horretarako, 10,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da, ureztatzaileen komunitateak jarritako 1,2 milioi barne. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).