2022ko urriaren 13a

Chivite Lehendakariak adierazi du Estatuak 40 milioiko inbertsioa egingo duela Belate eta Almandozeko tunelak bikoizteko obretarako

Obrak egiten datorren urtean hasiko dira
La Presidenta Chivite y la ministra Sánchez, durante un encuentro del 
pasado abril en Pamplona.
La Presidenta Chivite y la ministra Sánchez, durante un encuentro del pasado abril en Pamplona.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek iragarri du Estatuak 40 milioi euro inbertituko dituela Belate eta Almandozeko tunelak, N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) daudenak, bikoizteko obrak egiteko. Maria Chivitek gaur eman du ezagutzera azken hilabetetan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak hainbat bilera egin ondoren.

Nafarroako Gobernutik nabarmendu da “Estatua irmoki eta erabakigarritasunez ematen ari zaigula babesa, gure Komunitatea azken hamarkadan egiten ari den errepide-obrarik garrantzitsuenaren exekuzioari aurre egin ahal izateko. Belate eta Almandozeko tunelen bikoizketak errepide-sare seguruago batekin kontatzea, gure lurraldeko komunikazioak hobetzea eta toki ekonomiaren garapena bultzatzea ahalbidetuko digu”.

Foru Exekutiboak eskertzen dio “Gobernu Zentralari Nafarroarekiko bere konpromisoa, gure azpiegituren garapenari eta gure aurrerapenari dagokienez. 40 milioi hauekin 158,5 milioi eurotara hedatu dira duela gutxi Ministroen Kontseiluak 2023. erako onartu duen Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan Nafarroari legokiokeen inbertsio totala zein une honetan tramitatzen ari den Diputatuen Kongresuan. Beraz, gure Komunitatean inbertsioa % 68 hedatu da”.

Nafarroarako 158,5 miloi hiru jarduketa nagusirekin

Estatuaren inbertsio nagusia trenbideko garraioari dagokio, bereziki, Prestazio Handiko Trenari, 71,03 milioi euroko partidarekin; horietatik, 62,89 milioi Zaragoza-Pamplona-Y Euskalduna Abiadura Handiko lerrorako dira eta 8,1 milioi eurotik gora aldiz, TEN-T korridoretarako.

Bigarrenez, Estatuko Aurrekontu Orokorrek, Nafarroako Gobernurako 55 milioi euroko kapitalaren transferentzia berriak dakartzate. Kopuru horren harira, 40 milioi Belate eta Almandozeko tunelak bitan banatzera bideratuko dira eta 15 milioi, N-121-A errepidea 2+1 erraietako bidea bihurtzeko obretan erabiliko dira.

Azkenik, hirugarren inbertsio nagusia zatekeena, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioan garatuko da; uraren kudeaketara eta azpiegituretara 19,52 milioi euro bideratuko ditu.

40 milioi tunelak bitan banatzeko

2019ko urria zen Nafarroako Gobernuak Belateko eta Almandozeko tunelak bikoiztea erabaki zuenean bi arrazoirengatik: alde batetik, segurtasuna hobetzearren; eta bestetik, Errepidetako Europaz Gaindiko Sareko tuneletarako segurtasunaren baldintza minimoak xede dituen 2004/54/CE Zuzentaraua betetzeko. Aukera teknikorik egokiena eta behin-betiko irtenbidea zela erabaki zen.

Handik aurrera landu da, lehenik eta behin, trazadura proiektuaren idazketa eta, segidan, eraikuntza proiektua. Duela gutxi eskuratu da Nafarroako Gobernuak ontzat emandako Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA). Ingurumeneko zuzendari nagusiak ebazpena dela medio emandako erabakiari jarraiki, inpaktu ertaineko proiektu jasangarritzat hartu zen. Halaber, proiektua garatzeko dagozkion baldintzak zehaztu ziren, ingurumenaren nahiz baliabide naturalen babes egokia lortzeko.

Foru Exekutiboak jakitera emandako aurreikuspenen harira, Belateko tunela bikoizteko obrak udazken honetan lizitatuko dira. Jarraian, Almandozeko tuneleko obrak lizitatzen joango dira, tunelen arteko tartean eta, azkenik, egungo tunelak eguneratzeko obrak.

Horrelakoa izango da etorkizuneko tunelen trazadura

7.647 metroko luzerako bikoizketaren trazadura berria, egun dagoenaren alboan joango da, tunel tartetako ardatzen artean 30 eta 100 metro bitarteko bereizketa eginez. Egungo bidearen ezkerrera finkatuko da. 27+040 puntu kilometrikoan hasiko da eta 5 tarte hartu ditu: Belateko tunelaren aurreko aire zabaleko tartea; Belateko tunela; tunel arteko aire zabaleko tartea; Almandozeko tunela; eta Almandozeko tunelaren osteko aire zabaleko tartea.

Tunel hauen bikoizketak beste aukera batzuekiko hainbat abantaila dakartza, zeinekin azpiegiturak europar araudiarekiko egokituko diren. Behin-betiko irtenbide bati buruz ari gara, bi hodirekin kontatzean, zirkulazio noranzkoak independenteak dira eta tunel bakoitza zeharkatzen duten ibilgailuen kopurua murrizten da; luzetarako aireztapena behar adinakoa da zeren hodi bakoitzeko zirkulazioak noranzko bakarra du.

Gainera, hodietako baten barruan ibilgailu baten matxura gertatzekotan, haren barruan errei bat etetea ahalbidetzen du, beste erreitik pasatzeko aukera emanez. Gertakari hori larriagoa denean zirkulazioari hodietako bat erabat itxi dakioke, trafiko guztia bestetik desbideratuz, aldi baterako noranzko bikoa” bihurtuz, portuan barrena zirkulazioaren noranzkoetako bat desbideratzeko beharrik gabe. Edozein kasutan, larrialdiko ekipoen esku-hartzea azkarragoa da.