2025ko abenduaren 3a

Chivite Lehendakariak abenduaren 3an “komunean” eraikitzen jarraitzera animatu nahi ditu Nafarroako herritar guztiak, hori baita “arrakasta izateko formula eta bizi-kalitate handiena duen komunitate gisa kokatzen gaituena”

Gizarte bezala aurrera jarraitzeko, “batzen gaituena” lehenesteko deia egin du, Nafarroako 2025eko Urrezko Domina Manuel Torres enpresariari emateko ekitaldian
Irudi galeria

Maria Chivite Navascues Foru Komunitateko Lehendakariak, abenduaren 3an, Nafarroako herritar guztiak animatu nahi ditu “lurralde honetako motorra izaten jarraitzera, konpromiso eta jardunetik, bizitzeko lekurik onena izaten laguntzen dute-eta”.

Horrela adierazi du Foru Komunitateko Jaiaren ekitaldi nagusiko hitzaldian, eta gaurkotasun politikoaren errepasoa egin du. Hitzordua Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren Isabeldar Klaustroan izan da, eta Manuel Torresen familiar Nafarroako 2025eko Urrezko Domina eman diote, enpresariari hil ondoren emandakoa. 

Halaber, gogorarazi du, saridunak sortutako enpresaren antzera, Nafarroa liderra dela berrikuntzan eta ekintzailetzan. Zerbaitegatik izan zen 2024an I+G+b arloan inbertsio handiena egin zuen komunitatea. “Izan ere, Gobernuak berrikuntza baita ere ikusten du aurrerapen sozial eta ekonomikorako aldeko ingurunea sortzen duen jarrera bezala”, esan du Lehendakariak. Gainera, “berrikuntzako ekosistema oso bat sortu dugu, gure unibertsitate publikoari historiako finantzaketarik handiena emanez, eta enplegagarritasun handia izateaz gain, erreferentea da duen kalitatea medio; talentuan ere inbertitu dugu, LH Dual aurreratuarekin, ehunetik ehuneko enplegagarritasuna LHn, eta ikerketa-zentroak, inkubagailuak, startup-ak eta enpresak sustatuz”. 

Oparotasun partekatutik aurrera egitea 

Chivite Lehendakariak adierazitako moduan, “oparotasun partekatutik eta konpromiso sozialetik aurrera egiten duen komunitatea gara”. Ildo horretan, Mtorres Fundazioa eta beste enpresa batzuk jarri ditu adibide gisa, “ekonomiari berrikuntzaren, talentuaren edo enpleguaren bidez balioa emateaz gain, balio soziala eman nahi baitute”. Foru Gobernuak balio ematen dio ezaugarri horri, eta “horregatik, neurri fiskal berriek balio-eredu horretatik igarotzen diren enpresak sarituko dituzte”; izan ere, “Nafarroak “enpresa bikainak ditu, konprometituak, horietako asko familia-jatorrikoak”, eta “Nafarroako Marka deitzen duguna bultzatzen dute”, azpimarratu du Lehendakariak. 

Hori dela-eta, Chivitek nabarmendu du “Gobernu honek eskerrak eman nahi dizkiela, gure komunitate- eta bizikidetza-eredua konfrontaziotik edo blokeetatik ulertu beharrean, elkarrekin eraikiz, elkarlanean eta norbanakotik proiektu kolektibora ekarpena eginez ulertzen duten nafarrei”. 

Nafarroaren arrakasta komunean eraikitzea da 

Hain zuzen ere, elkarlan hori da, Nafarroako Lehendakariaren iritziz, “arrakasta izateko formula. Espainian bizi-kalitate handiena duen komunitate bezala kokatzen gaituena. Osasuna, aisia eta ingurune naturala bezalako  arloetan gailurrean jartzen gaituena. Espainian talentua erakartzen eta talentuari eusten dauden adierazleen puntan gaude, eta herrialdeko langabezia-tasa txikienak ditugu”. 

Francoren heriotzaren 50. urteurrenean, Chivitek “aniztasunaren oinarria” ospatu du, Nafarroak bere oparotasuna hortik eraikitzen baitu: “Elkarrizketan eta itunean, gure historia luzearen parte den honetan, arrakastaren beste gako bat dugu. Hitza eta ulermena balio bihur ditzagun. Desberdinen artean adostasunak lortzearen garrantzia zaintzen jarrai dezagun. Aldi berean, eta data historiko hori dela-eta, Lehendakariak, hitza batzuk eskaini nahi izan ditu “gure esentziari balioa emateko. Gure foru-erregimena, gure autogobernua; hain zuzen ere, Francok urratu zuena”. 

Ildo horretan, Lehendakaria kezkatuta agertu da inkesta batzuen emaitzak ikusita, gazteen laurden batek sistema ez-demokratiko bat nahiago baitu: “zerbait gaizki egiten ari gara. Horregatik, erabateko lehentasuna du memoriatik, balio demokratikoetatik, berdintasunetik, desberdintasuna onartzetik eta errespetutik hezten jarraitzeak”. 

Etxebizitza, osasuna edo enplegua sisteman inplikatuta eta parte hartuz aurre egin beharreko kezkak dira, Chiviteren ustez, eta “ez sisteman itxaropenik edo konfiantzarik izan gabe”. 

Deskonfiantza hori “baita ere lotuta dago ustelkeriarekin edo publikoa denaz interes pribatuetarako baliatzen diren pertsonen jokabideen etika-ezarekin. Zoritxarrez, kasu horiek existitzen dira, eta ez dira sigla kontua, pertsonena baizik. Hori dela-eta, gobernu gisa ere, hobekuntzak egiten ari gara gardentasunari edo kontratu publikoei buruzko legeetan, auditoretzak eta kontrol gehiago bultzatuz, sisteman zirrikiturik egon ez dadin, etika eta eskrupulurik ez dutenek eta denentzat begiratzen ez dutenek, beren buruarentzat baizik, ez aprobetxatzeko”. 

Bai enpresa onei eta politika onari 

Ildo horretan, Lehendakariak honela aldarrikatu nahi izan du egun honetan: “enpresa onak ez ezik, politika ona ere bultzatu behar da. Erakunde onak. Zorionez, gehienok hori gara. Baina beste eremu batzuetan dabilen gutxiengo horrek kalte egiten dio gizarte gisa arbuiatzen dugun eta sistemaren tresnen bidez aurre egin behar diogun multzoari. Aurreikusten duen eta erantzungo duen sistema bat sistema indartsuagoa izango baita”, amaitu du.