2023ko azaroaren 9a

Chivite Lehendakariak sektorearen trantsizio arrakastatsua lortzeko elkarlanerako deia egin die automobilgintzan liderrak diren Europako eskualdeei

Europako Automobilgintza Eskualdeen Aliantzak 27 eskualde bildu ditu Iruñean urtero egiten duen topaketaren bigarren edizioan
Resumen de la rueda de prensa de la reunión de las Regiones Europeas con Industria de Automoción. Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite Navascués, ha encabezado esta mañana la 2ª Conferencia Anual de la Alianza de las Regiones Europeas con Industria de Automoción, que ha reunido a representantes de 27 regiones y ciudades europeas junto con empresas privadas y otros agentes del sector para discutir sobe los principales retos del sector.

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria Europako Eskualdeen eta Automozio Industriaren arteko Aliantzaren Urteko 2. Konferentziaren buru izan da gaur goizean. Bertan Europako 27 eskualde eta hiritako ordezkariak bildu dira, enpresa pribatuekin eta sektoreko beste eragile batzuekin batera, sektorearen erronka nagusiei buruz eztabaidatzeko.

Nafarroa Arena pabiloian ospatutako goi mailako topaketa honetan partaide izan dira Europako zazpi estatutako eskualdeak eta hiriak, Europar Batzordeko eta Eskualdeen Europar Batzordeko kideez gainera. Zehazki, lurralde parte hartzaileen artean daude Espainiako sei (Aragoi, Katalunia, Galizia, Nafarroa, Euskadi hala nola Valentzia, Alemaniako bost (Baden-Wurtemberg, Bavaria, Saxonia, Saarbrücken hiria eta Turingia), Austriako bat (Estiria), Txekiako bat (Moravia – Silesia), Eslovakiako hiru (Bratislava, Kosice eta Trnava), Frantziako bat (Grand Est), Italiako zortzi (Abruzzo, Basilicata, Emilia-Romaña, Lombardia, Molise, Piemonte, Toscana eta Unbria), Poloniako bat (Bialystoc hiria) eta Errumaniako bat (Cluj-Napoca hiria).

Konferentzia, egundaino aliantzaren lehendakari izan den Saxoniako estatu federaleko Eskualdearen Garapenerako ministroa den Thomas Schimdten mintzaldiarekin hasi da, zeinek aliantzak urte honetan zehar garatu duen lana jakitera ematez gainera bere logo berria aurkeztu duen. Jarraian, lehendakaritza Nafarroari eskualdatu dio, zein urte betez eta hurrengo hitzaldira arte aliantzaren arduraduna izango den.

Elkarlanaren aldeko apustua

Chivite Lehendakariak nabarmendu du agerikoa dela topaketa foro mota hauen beharra, izan ere, “automobilgintzaren sektoreak, zein eraldaketa bete-betean aurkitzeaz gainera bere etorkizuna definitzen ari den, erakunde ororen, tokikoen, eskualdekoen, estatukoen eta europarren, hala nola kolaborazio publiko-pribatuaren beharra du, elkarrekin joatea premiazkoa izateagatik”. Bestalde, elkarlan honen beharra nabarmendu du trantsizio hau “modu justu, orekatu eta arrakastatsu batean egin ahal izateko eta horrez gainera Europa munduan aktore klabea izatea bermatzeko”.

Bere mintzaldian zehar, Lehendakariak Nafarroako automobilgintza industriaren pisua jarri du agerian, izan ere BPG industrialaren % 25a suposatzen du eta 120 enpresa gehi 13.000 pertsona enplegatutik gora barne hartzen ditu. Bestalde, Nafarroako Gobernua gauzatzen ari den ekimenetako batzuk errepasatu ditu, esaterako Volkswagen Nafarroa solairua elektrifikatzeko foru intereseko proiektua, S4 Espezializazio Adimentsurako Estrategia, Enplegu Plana edo lanbide heziketarako babesa. “Ausartak, kementsuak izan behar gara, automozioko gure industriaren etorkizun berde, ekoizle hala nola lehiakorra bultzatzeko gure esku dauden baliabide guztiak erabiliz, kalitatezko enpleguarekin eta oro har, industria europar guztiekin kontatuz, bereziki trantsizio berde eta digitalarekin lotura gehien duten haiekin”, erantsi du Chivitek.

Sektore publiko-pribatuaren arteko akordioa

Saioan zehar, sektorearen etorkizunari buruzko “Nafarroaren Adierazpena” (“Navarre Declaration”) burutu da, zeinek barne hartzen duen eskualde inplikatu guztien eboluzio kohesionatu bat bermatuko duen ibilgailu elektrikorantz doan trantsizio baterako itun bat. Dokumentu honek automozio industria duten eskualdetarako babes mekanismoak finkatzeko beharra nabarmendu du, izan ere, trantsizioak horietarako ekarriko dituen ondorioak sakonagoak izango dira. Gainera Europako Batzordean eskualdeko interesak ordezkatuko dituen komisario europar bat izendatzea eskatu da, baita trantsizio hori errazteko funts europarren hedapena eta CO2 isurpenen gaineko arau berrien lurralde inpaktuaren azterketa zehatz bat prestatzea ere. Era berean, alderdi inplikatu guztien arteko elkarlanaren premia gogorarazi da; aldizkako lan-taldeen sorrera proposatu da eskualde, ikerketa-gune, unibertsitate, enpresa eta sindikatuen artean.

Konferentzian, bestalde, akordio bat izenpetu da Etorkizuneko Eskualdeen Europako Batzordeko Automobilaren Sektoreko Eskualde arteko Taldea (CoRAI); Automozio Industriako Eskualdeen Aliantza; hala nola sektore pribatuaren artean, bere ordezkaria automobilgintzaren sektorean “lankidetza etengabea, pragmatikoa hala nola jasangarria” bermatzeko enpresa esparrutik bultzatutako Automotive Skills Alliance sarea izanik. Dokumentuak “lankidetza etengabe, jasangarri eta pragmatiko” bat du xede, eskualdeko proiektu estrategikoen sustapenean eta ezagutzaren trukean hala nola prestakuntzaren eta birziklapenaren eta eskualdeko esku-lanaren hobekuntza profesionalaren garapenean oinarritua.

Eskualdeen eta Automozio Industriaren arteko aliantza

Europako Eskualdeek Automozio Industriarekin hitzartu duen Aliantza eskualdez osatutako sare batean datza; automobilgintzaren industriaren hala nola bere horniduren sektore sendo batekin kontatzen dute zeinek isurpenik gabeko errepiderako garraiorantz eginiko trantsizioaren eraginak jasango dituzten. Eskualdeen Europako Batzordeak jarri zuen martxan 2022ko ekaineko bere bilkuran, automobilgintzaren nahiz bere horniduren trantsizio justu eta bidezko bat bermatzeko.

Bere xede nagusiena, errepideko garraioaren eta automobilgintza sektorearen eraldaketa jasangarria bermatzea da “eskualde bakar bat atzean utzi gabe”. Horretarako, aliantzak beharrezkotzat jotzen du aurrekontu-lerro zehatz batzuk, sektorea eraldatzeak dakartzan ondorioen lurralde inpaktuaren ebaluaketa zehatz bat, hornikuntza-kate osoan erronka eta aukera komunak lantzea eta eskualdeko eskulanaren hobekuntza profesionala aintzat hartzea.

Iaz Leipzigen (Alemania) ospatutako taldeko lehenengo hitzaldian epe labur eta luzeko estrategia bat onartu zen, zein epe honetan zehar lantzen aritua izan den. Aliantzarako

hirugarren hitzaldia datorren urtean ospatuko da Lombardian (Italia), eta eskualde honi dagokio lehendakaritza bere gain hartzea.

Jarduera osagarriak

Nafarroako Gobernuak atzo agintari gonbidatuentzako ongi etorri jardunaldia prestatu zuen, zeinen baitan hartu ziren hirirako bisita gidatu bat eta afari batekin amaituko zen Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek Foru Jauregian eginiko harrera bat. Harreran, foru Exekutiboko zenbait kontseilari ere izan ziren partaide.

Konferentziaren ostean, prentsaurreko bat ospatu zen zeinetan topaketaren alderdi garrantzitsuenak azaldu ziren; partaide izan zituen Nafarroako Lehendakari Maria Chivite; Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta Pymetako zuzendari nagusi Kerstin Jorna; Saxoniako (Alemania) Eskualdearen Garapenerako ministro Thomas Schmidt; Lombardia eskualdeko (Italia) Garapen Ekonomikorako ministro Guido Guidesi eta eskualde hau izango da datorren urteko hitzaldirako egoitza.

Arratsaldez, agintariak Volkswagen Navarra-ko fabrika bisitatzera doaz, Izan ere, Foru Komunitateko automobilgintzaren industriako erreferente nagusia da.